Indarkeria matxistaren kontrako ekintzetan parte hartzera deitu du udalak
Genero indarkeriaren kontrako erakunde adierazpena aho batez onartu zuen Udalbatzak herenegun Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da bihar, eta, horren harira, herenegun, erakunde adierazpena onartu zuen udalbatzarrak, aho batez. Erakunde adierazpenak bederatzi puntu ditu guztira, eta indarkeria arbuiatzeaz gain, udalak haren kontra «etenik gabe borrokatzen» jarraitzeko konpromisoa bere gain hartzen duela dio. Gaiaren gaineko irakurketa zabala egin ondoren, udalak, adierazpenaren bidez, atxikimendua agertu die bihar han eta hemen indarkeria matxistaren kontra egingo diren ekimenei, eta bide batez, herritarrak horietan parte hartzera deitu deitu. Premiazko deialdia Premiazko ezohiko deialdi baten bidez egin zen herenegungo udalbatzarra, Donibanen, eta mahai gainean premiazko bi gai jarri zituzten eztabaidarako; aurretik aipatutako erakunde adierazpena batetik, eta gerora eztabaidatu zutena, herriko hainbat gune biziberritzeko udala eta aldundiaren arteko hitzarmenari dagokiona. Hitzarmen horretan, mendi magalak egonkortzeko partida bat jasota dago, eta egonkortze lanak bukatuta, dirua soberan geratu da. Zehazki 200.600 euroko soberakina geratu da. Soberakin hori udalaren Zerbitzuetako departamentu berria Donibanen egokitzeko lanetara bideratu ahal izateko, udalbatzarraren baimena behar zuen alkateak, eta diru hori urtea bukatu aurretik inbertitu behar denez, premiazkoa zen bozketa. Azkenik, eta PSE-EEren kexa artean izanda ere, udalbatzarrak argi berdea eman zion hitzarmenaren barruko aldaketari, eta horrek dakarren aurrekontu aldaketari. Gobernu Taldearen proposamenak aldeko 11 [...]
Genero indarkeriaren kontrako erakunde adierazpena aho batez onartu zuen Udalbatzak herenegun
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da bihar, eta, horren harira, herenegun, erakunde adierazpena onartu zuen udalbatzarrak, aho batez.
Erakunde adierazpenak bederatzi puntu ditu guztira, eta indarkeria arbuiatzeaz gain, udalak haren kontra «etenik gabe borrokatzen» jarraitzeko konpromisoa bere gain hartzen duela dio.
Gaiaren gaineko irakurketa zabala egin ondoren, udalak, adierazpenaren bidez, atxikimendua agertu die bihar han eta hemen indarkeria matxistaren kontra egingo diren ekimenei, eta bide batez, herritarrak horietan parte hartzera deitu deitu.
Premiazko deialdia
Premiazko ezohiko deialdi baten bidez egin zen herenegungo udalbatzarra, Donibanen, eta mahai gainean premiazko bi gai jarri zituzten eztabaidarako; aurretik aipatutako erakunde adierazpena batetik, eta gerora eztabaidatu zutena, herriko hainbat gune biziberritzeko udala eta aldundiaren arteko hitzarmenari dagokiona.
Hitzarmen horretan, mendi magalak egonkortzeko partida bat jasota dago, eta egonkortze lanak bukatuta, dirua soberan geratu da. Zehazki 200.600 euroko soberakina geratu da.
Soberakin hori udalaren Zerbitzuetako departamentu berria Donibanen egokitzeko lanetara bideratu ahal izateko, udalbatzarraren baimena behar zuen alkateak, eta diru hori urtea bukatu aurretik inbertitu behar denez, premiazkoa zen bozketa.
Azkenik, eta PSE-EEren kexa artean izanda ere, udalbatzarrak argi berdea eman zion hitzarmenaren barruko aldaketari, eta horrek dakarren aurrekontu aldaketari.
Gobernu Taldearen proposamenak aldeko 11 boto (Bildu, PSE-EE, EB) eta bost abstentzio jaso zituen (EAJ eta PP).
Konformismoagatik kexu
PSE-EEren bozeramaile Izaskun Gomez, edonola ere, Udal Gobernuak gaiarekin azaldu duen «konformismoarengatik» kexu agertu zen. «Kontu hau gehiago borrokatu behar zen, udalari dagokiolako soberan dagoen diru hori non inbertitu nahi duen erabakitzea», kexatu zen.
Aldundiak Kaiko Herreran zeuden enpresei Navalaldeara lekualdatzeko dirua eman ziela gogorarazi zuen Gomezek, eta, aitzitik, udalaren Zerbitzuetako departamendua lekualdatzeko dirua ez duela eman salatu zuen. «Zergatik guri ez eta beste batzuei bai?», galdetu zuen.
Era berean, Zerbitzu Saila berrantolatzeko egitasmoak 850.000 euroko aurrekontua duela gogorarazi zuen Gomezek, eta udalak oraingoz horietatik 440.000 euro baino ez dituela baieztatu zuen. «409.000 euro falta zaizkigu. Nondik aterako da falta den dirua? Zer da orain arte egin dena, eta zer dago egiteko?», galdetu zuen.
Lehentasunak zehaztuta daudela, eta horiek guztiak azaltzeko laster batzordea deituko duela erantzun zion Zerbitzuetako zinegotzi Izaskun Biurrunek PSE-EEko kideari.
Deialdiak
Bihar
- 17:00. Emakumeenganako indarkeriaren gaineko hausnarketa egingo dute, Ikuskako Emea eta Anitza saileko film laburrak ikusiz, Trintxerpeko alkateordetzan.
- 19:00. ElkarretaratzeaTrintxerpeko Azokaren parean, Autoestimua Lantzeko Emakume Taldeak deituta.
- 20:30. Elkarretaratzea, Bekoz Beko elkarteak deituta, Gure Zumardian.


