Bihar eta etzi artean zazpi taldek joko dute Mogambo aretoan
Bi kontzertuetarako sarrerek bosna euro balio dute; bihar, heavy eta thrash doinuak nagusituko dira Mogambok ez du huts egiten eta kontzertuzaleek asteburu honetan ere badute nora jo. Biharko eta etzirako antolatu dituzte jaialdiak. Bihar, heavy eta thrash doinuen zaleen txanda izango da, 21:00etatik aurrera, Helldamn, Perseverance, Hilotz eta AOD taldeek joko dutelako. Etzirako, berriz, Culo & Cuchillo Fest antolatu dute, Hope 4 Youth, Keep Diggin eta Beer Fisting taldeekin. 20:30ean hasiko da etziko kontzertua. Bi kontzertuetarako sarrerek bosna euro balio dute.
Bi kontzertuetarako sarrerek bosna euro balio dute; bihar, heavy eta thrash doinuak nagusituko dira
Mogambok ez du huts egiten eta kontzertuzaleek asteburu honetan ere badute nora jo. Biharko eta etzirako antolatu dituzte jaialdiak.
Bihar, heavy eta thrash doinuen zaleen txanda izango da, 21:00etatik aurrera, Helldamn, Perseverance, Hilotz eta AOD taldeek joko dutelako.
Etzirako, berriz, Culo & Cuchillo Fest antolatu dute, Hope 4 Youth, Keep Diggin eta Beer Fisting taldeekin. 20:30ean hasiko da etziko kontzertua.
Bi kontzertuetarako sarrerek bosna euro balio dute.