Banderak bedeinkatuko ditu Hondarribiko Arraun Elkarteak
Etzi egun handia izango da Hondarribiako Arraun Elkartearentzat. Izan ere, banderak bedeinkatzearen usadioa berreskuratuko dute: azkenekoz 2007an egin zuten, eta ondorioz, azken lau urteetan elkarteak irabazi dituen banderak bedeinkatuko dituzte. Aurt...
Etzi egun handia izango da Hondarribiako Arraun Elkartearentzat. Izan ere, banderak bedeinkatzearen usadioa berreskuratuko dute: azkenekoz 2007an egin zuten, eta ondorioz, azken lau urteetan elkarteak irabazi dituen banderak bedeinkatuko dituzte.
Aurtengo denboraldian lortu dituzten garaipenak direla medio erabaki dute ekimena egitea. Gipuzkoako Txapelketaz gain, San Miguel Ligako hiru bandera eskuratu dituzte berdeek. Guztira, 23 izango dira etzi eguerdian parrokian bedeinkatuko dituzten banderak. Eguerdiko hamabietan hasiko dute ekitaldia, eta orduan eramango dituzte arraun elkartetik elizara garaikurrak.
Mikel Orbañanosek saria
Bedeinkapena bukatuta, banderak Hermandadean jarriko dituzte, eta bazkaria egingo dute Ardora jatetxean. Bertan, elkarteko urrezko intsignia jasoko du Mikel Orbañanos entrenatzaileak.

