Anai-arrebak taldeak lan berria aurkeztuko du etzi
Anai-arrebak talde sanjuandarrak Takoi besoetakoa lan berria aurkeztuko du etzi iluntzean, Donostiako Doka kafe antzokian (Antigua auzoan). Kontzertua 20:30ean hasiko da. Altolagirretarrek (Marga eta Iñaki Matxet) eta etxarritarrek (Manu eta Iñigo),...
Anai-arrebak talde sanjuandarrak Takoi besoetakoa lan berria aurkeztuko du etzi iluntzean, Donostiako Doka kafe antzokian (Antigua auzoan). Kontzertua 20:30ean hasiko da.
Altolagirretarrek (Marga eta Iñaki Matxet) eta etxarritarrek (Manu eta Iñigo), gehi Ander Vildosola bateriajoleak, osatutako taldeak single berria aurkeztuko du, eduki dantzagarriarekin. Aurkezpen «galaktikoa» izango dela iragarri dute.
Asteartean Euskadi Gaztea irratiko B Aldea saioan adierazi zutenez, lehen lana single-a izateak ez du garrantziarik eurentzat, "estudioak garestiak direlako" eta euren helburua jotzea delako: "Nahiz eta diskoak abesti gutxi izan, zuzenean gehiago jotzen ditugu". Abesti horiek entzun nahi dituenak, badu aukera etzi.