Negu Festa antolatu dute Giriziako mendizaleek
Igandean izango da. Bedaio-Lizartza ibilbidea egin, eta Negu Festa ospatuko dute Giriziako mendizaleek. 07:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik eta Bedaiora joango dira. Ibilaldia honela egingo dute: Bedaio, Laparmendi (812 m etro), Otsabio (801...
Igandean izango da. Bedaio-Lizartza ibilbidea egin, eta Negu Festa ospatuko dute Giriziako mendizaleek.
07:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik eta Bedaiora joango dira. Ibilaldia honela egingo dute: Bedaio, Laparmendi (812 m etro), Otsabio (801 metro), eta Lizartza. Ibilbidean zehar gosalduko dute mendizaleek. Hala, guztira bost orduko irteera izango dela kalkulatu dute Giriziako kideek. Eta Lizartzara iristean, bertan bazkalduko dute.
30 euro
Irteeraren prezioa 30 eurokoa da. Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian eman behar dute izena interesdunek.

