Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kontsumo Arduratsuaren Azokan izena emateko azken eguna da gaur

Larunbatean Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Lezon. Herritarrentzako erakusmahaiak jarriko dituzte, eta gaur arte eska dezakete bere txokoa. Herritarrek zein elkarteek eskuko edozein material saldu dezakete: arropak, liburuak, jostailuak, etxeko tresnak… Horrela, herritarrek (edota elkarteek) erabiltzen ez dituzten objektuei irtenbidea eman nahi diete. Izan ere, azokaren helburua hondakinak murriztea eta berrerabiltzea da. Izena eman nahi duenak 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu behar du, edo info@izadi21.net helbide elektronikora bidal dezake mezua. Konfirmatutako postuak Karlos Saldise plazan jarriko dituzte erakusmahaiak, 11:00etatik 14:30era, eta hainbat arlo jorratuko dituzte bertan. Bigarren eskuko objektuak salduko dituztenen artean euren presentzia ziurtatu dute Paleike elkarteak (paleak berrerabiltzen dituzte), Emausek eta Itsas Gelak. Hala ere, ez dira bakarrak izango. Herriko ikastetxeek ere postua jarriko dute, Eskola 21 Agendaren barrukoa. Bestalde, Lezoko Udalak ere bere txokoa izango du. Bertan, udala ingurumenaren arloan egiten ari den lana jakinaraziko diete herritarrei. Horrela, autokonpostajeari buruzko informazioa emango dute, baita legegintzaldi honetan martxan jarri nahi dituzten herri-lurretako baratzeen gainekoa ere. Horrez gain, bigarren eskuko liburuak salduko dizkiete herritarrei. Eguneroko erosketak egiterakoan berrerabilpena sustatzeko asmoz, udalak plastikozko 2.000 poltsa berrerabilgarri banatuko ditu, Zaborrik gabe, bizi baietz! leloarekin. Soberan baleude, herriko komertzioei emango dizkiete. Ez da banatuko duten bakarra izango. Izan ere, azoka [...]

admin
Bidasoa
2011/11/23
Larunbatean Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Lezon. Herritarrentzako erakusmahaiak jarriko dituzte, eta gaur arte eska dezakete bere txokoa.
Herritarrek zein elkarteek eskuko edozein material saldu dezakete: arropak, liburuak, jostailuak, etxeko tresnak… Horrela, herritarrek (edota elkarteek) erabiltzen ez dituzten objektuei irtenbidea eman nahi diete. Izan ere, azokaren helburua hondakinak murriztea eta berrerabiltzea da.
Izena eman nahi duenak 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu behar du, edo info@izadi21.net helbide elektronikora bidal dezake mezua.
Konfirmatutako postuak
Karlos Saldise plazan jarriko dituzte erakusmahaiak, 11:00etatik 14:30era, eta hainbat arlo jorratuko dituzte bertan. Bigarren eskuko objektuak salduko dituztenen artean euren presentzia ziurtatu dute Paleike elkarteak (paleak berrerabiltzen dituzte), Emausek eta Itsas Gelak. Hala ere, ez dira bakarrak izango. Herriko ikastetxeek ere postua jarriko dute, Eskola 21 Agendaren barrukoa.
Bestalde, Lezoko Udalak ere bere txokoa izango du. Bertan, udala ingurumenaren arloan egiten ari den lana jakinaraziko diete herritarrei. Horrela, autokonpostajeari buruzko informazioa emango dute, baita legegintzaldi honetan martxan jarri nahi dituzten herri-lurretako baratzeen gainekoa ere. Horrez gain, bigarren eskuko liburuak salduko dizkiete herritarrei.
Eguneroko erosketak egiterakoan berrerabilpena sustatzeko asmoz, udalak plastikozko 2.000 poltsa berrerabilgarri banatuko ditu, Zaborrik gabe, bizi baietz! leloarekin. Soberan baleude, herriko komertzioei emango dizkiete.
Ez da banatuko duten bakarra izango. Izan ere, azoka bukatzean mokadutxoa jateko aukera izango dute hurbiltzen direnek.
Europako astearen baitan
Aste honetan Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea ospatzen ari dira.
Lezok lehen aldiz bat egin du ekimen horrekin, eta horregatik antolatu du larunbateko azoka.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.