Kabina batean ustez lapurtzeagatik atxilotua
Udaltzainek joan den larunbata goizaldean atxilotu zuten ustez lapurtzen saiatzen ari zen gizona Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbat goizaldean, telefono kabina bateko dirua ustez lapurtzen saiatzen ari zenean. Gertakaria larunbatea...
Udaltzainek joan den larunbata goizaldean atxilotu zuten ustez lapurtzen saiatzen ari zen gizona
Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbat goizaldean, telefono kabina bateko dirua ustez lapurtzen saiatzen ari zenean. Gertakaria larunbatean, goizaldeko bostak inguruan jazo zen, eta lekua ez du zehaztu Udaltzaingoak.
Udaltzainen patruila batek zaintza lanak egiten zituen bitartean, telefono kabina bateko txanponen kutxa maneiatzen ari zen gizon bat ikusi zuen.
Patruila kabinarantz hurbildu zenean, horren atzean ezkutatzen saiatu zen gizona, Udaltzaingoak esandakoaren arabera. Udaltzainek, txanponen kutxa indarrez zabaltzen saiatu izandako aztarnak zeudela ikusita, gizona atxilotzea erabaki zuten, ustez lapurtzen saiatzea leporatuta.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atxilotzeko unean, hiru bihurkin eta iturgin giltza zeramatzan soinean gizonak.

