Bidasoko emakumeen lehenengo jardunaldia, Zuloaga Etxean
Bidasoko emakumeen lehenengo jardunaldia antolatu du Hondarribiko Emeki elkarteak hilaren 29rako. Ideiak partekatzen lelopean, esperientziak, iritziak eta kezkak partekatu nahi dituzte. Ekimena astearte goizean Zuloaga Etxean egingo dute. Jardunaldian ...
Bidasoko emakumeen lehenengo jardunaldia antolatu du Hondarribiko Emeki elkarteak hilaren 29rako. Ideiak partekatzen lelopean, esperientziak, iritziak eta kezkak partekatu nahi dituzte. Ekimena astearte goizean Zuloaga Etxean egingo dute. Jardunaldian parte hartu nahi dutenek, izena emateko epea etzira arte izango dute irekita elkartean bertan. 943 643 402 telefono zenbakira deituta, edo emekielkartea@hotmail.com helbidera idatzita ere izena eman daiteke. Gainera, goizeko ekimena bukatuta, Emeki elkarteko kideekin bazkaldu nahi dutenek, 10 eurogatik bazkaltzeko aukera izango dute.
Emekiko lagunek herritarrak eta elkarteak animatu nahi dituzte astearteko ekimenean parte hartzera.
29ko egitaraua
09:00. Akreditazioen banaketa.
09:30. Jardunaldiaren aurkezpena.
09:45. Hasiera.
10:00. Egingo dituzten lanen azalpena, Coral de las Herasen eskutik.
10:15. Taldeek lana hasiko dute.
11:30. Atsedena eta kafea.
12:00. Talde lanen berri emango dute.
13:15. Ondorioak eta jardunaldiaren bukaera.

