Berdintasunaren gaineko antzerki foruma antolatu du biharko On:Giz elkarteak
Gizonez osaturiko On:Giz Berdintasunaren Aldeko Elkarteak antolatuta, Comprimidos goiburuko antzerki-foruma egingo dute bihar Urdanibia plazako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta bi zati izango ditu: antzerkia eta s...
Gizonez osaturiko On:Giz Berdintasunaren Aldeko Elkarteak antolatuta, Comprimidos goiburuko antzerki-foruma egingo dute bihar Urdanibia plazako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta bi zati izango ditu: antzerkia eta solasaldia. Lehenik, Patxi Perez gidoilari eta aktore irundarrak Gizontasunaren eratze soziala gaiari eutsiko dio antzerki bidez. Ondoren, solasaldia izango da, gizonek berdintasunaren bidean egin dezaketenaz hausnartzeko.
Abenduaren 1ean, ostegunean, ekimena errepikatuko dute, leku eta ordu berberean, baina euskaraz, Estu pilulak goiburuarekin.
Gaur, hitzaldia Argoiak-en
Argoiakek antolatuta, Emakumeak denboran zehar goiburuko hitzaldia emango du Yolanda Cervero psikologoak gaur, Argoiak emakume taldearen egoitzan (Uztapide bertsolariaren kalea, 6).
Solasaldia 17:00etan hasiko da, eta ostiraleko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko ekintza zerrendari lotuta dago.

