Zigorra zigor, PSE-EE izan da lehen indarra Irunen
Alderdi sozialistak irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Irunen; hori bai, Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan sozialistek jasandako zigorraz ez dira Irunen libratu. PSE-EEren beherakada nabarmena izan da, (16.096 bozka 2008an eta 9.671 aurten). Nolanahi ere, udal eta foru hauteskundeetako emaitzak hobetu dituzte; 7.302 irundarrek bozka eman zioten PSE-EEri udalera, eta 7.302 Batzar Nagusietarako. Hortaz, maiatzatik hona bozka asko berreskuratu dituzte sozialistek, bi mila inguru. Partido Popularra izan da bigarren indarra, duela lau urte baino 445 boto gehiagorekin. Raxoirenek, maiatzan galdutako bigarren postua berreskuratu dute hirian, EAJ hirugarren tokian utziz. EAEko leku gehienetan bezala, jeltzaleek gorakada handia izan dute Irunen ere, 2008an baino 355 papeleta gehiago, eta udal hauteskundeekin alderatuta bostehun bat gora. EAJk maiatzan Hamaikabat bozkatu zuten gehienen konfiantza lortu duela dirudi. Amaiur izan da laugarren indarra, 5.145 bozkekin, udal eta foru hauteskundeetan Bilduk eta Aralarrek lorturiko emaitzen batuketa gaindituz. IU-Ezker Anitzak, lehengo Ezker Batua-Berdeak alderdiko korronte ofizialetik sorturiko alderdiak, 1625 bozka lortu ditu, EB-Berdeak koalizioak 2008an lorturiko marka hautsiz (1.333 boto). Alderdi sozialistak galdutako bozka batzuk jaso ditu koalizio berriak; udal hauteskundeetako emaitza ere hobetu dute IUkoek. Alderdi txikiak Irungo udalean ordezkaritzarik ez dutenen artean UPyDren hazkundea nabarmendu behar da, Rosa Diezen jarraitzaileek 2008ko datuak hirukoiztu bait dituzte. Equo, [...]
Alderdi sozialistak irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Irunen; hori bai, Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan sozialistek jasandako zigorraz ez dira Irunen libratu. PSE-EEren beherakada nabarmena izan da, (16.096 bozka 2008an eta 9.671 aurten). Nolanahi ere, udal eta foru hauteskundeetako emaitzak hobetu dituzte; 7.302 irundarrek bozka eman zioten PSE-EEri udalera, eta 7.302 Batzar Nagusietarako. Hortaz, maiatzatik hona bozka asko berreskuratu dituzte sozialistek, bi mila inguru.
Partido Popularra izan da bigarren indarra, duela lau urte baino 445 boto gehiagorekin. Raxoirenek, maiatzan galdutako bigarren postua berreskuratu dute hirian, EAJ hirugarren tokian utziz.
EAEko leku gehienetan bezala, jeltzaleek gorakada handia izan dute Irunen ere, 2008an baino 355 papeleta gehiago, eta udal hauteskundeekin alderatuta bostehun bat gora. EAJk maiatzan Hamaikabat bozkatu zuten gehienen konfiantza lortu duela dirudi.
Amaiur izan da laugarren indarra, 5.145 bozkekin, udal eta foru hauteskundeetan Bilduk eta Aralarrek lorturiko emaitzen batuketa gaindituz.
IU-Ezker Anitzak, lehengo Ezker Batua-Berdeak alderdiko korronte ofizialetik sorturiko alderdiak, 1625 bozka lortu ditu, EB-Berdeak koalizioak 2008an lorturiko marka hautsiz (1.333 boto). Alderdi sozialistak galdutako bozka batzuk jaso ditu koalizio berriak; udal hauteskundeetako emaitza ere hobetu dute IUkoek.