Kirol mahaia gaur bilduko da udaletxean, arratsaldeko zortzietan
Herriko kirol mahaia gaura arratsaldean bilduko da udaletxean, 20:00etatik aurrera. Kirol eragileen eta udalaren ordezkariek sei puntu aztertuko dituzte. Garantzitsuenak denboraldi honetako diru laguntzak eta aurrekontuak izango dira. Horrez gain, Oars...
Herriko kirol mahaia gaura arratsaldean bilduko da udaletxean, 20:00etatik aurrera. Kirol eragileen eta udalaren ordezkariek sei puntu aztertuko dituzte. Garantzitsuenak denboraldi honetako diru laguntzak eta aurrekontuak izango dira. Horrez gain, Oarsoaldeko politikarien eta teknikarien mahaia ere izango dute hizpide, baita kirol erakundeen gaur egungo egoera ere. Ohiko bi puntuak ez dira faltako: aurreko bilerako akten onarpena eta bakoitzaren ekarpenak.

