EAJ irabazle, Amaiur indartsu, eta PSE-EE ia erdira
EAJk izan zen indarrik bozkatuena Hondarribian herenegungo Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 3.059 boto lortu zituzten jeltzaleek, Amaiur bigarren indarrari (2.394 boto) 665 botoko aldea atereaz. EAJk 2008ko hauteskundeetan baino 370 boto gehiag...
EAJk izan zen indarrik bozkatuena Hondarribian herenegungo Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 3.059 boto lortu zituzten jeltzaleek, Amaiur bigarren indarrari (2.394 boto) 665 botoko aldea atereaz. EAJk 2008ko hauteskundeetan baino 370 boto gehiago atera ditu aurten.
Baina galtzaile bat izatekotan, PSE-EE izan da: 2008an 2.329 boz lortu zituzten sozialistek, eta igandean, berriz, 1.290. Beraz, ia erdira jaitsi da PSE-EEren alde egin dutenen kopurua. PP izan zen herriko laugarren indarra, 995 botorekin. Igoera izan du PPk 2008arekin alderatuz (44 boto gehiago), baina ez sozialisten gainbeheraren adinakoa. Beraz, ondoriozta daiteke 2008an PSE-EEren alde agertu ziren asko abstentzioaren alde egin dutela.

