Leka Eneako neskek Fotoprix handia menderatu dute
Sekulako balentria egin zuen Emakumeen Superdibisioko Leka Eneak liga irabazteko faboritoetako bat den Fotoprix Vic taldearen kontra (3-2). Irundarrek denboraldiko partidarik hoberena jokatu zuten, eta Tong Tang nabarmendu zen. Bere bi banakako partidak irabazi zituen, eta baita binakakoa ere, Nelly Sibleyrekin bikotea eginez. Lehen partidan Espainiako jokalari onena den Sara Ramirez gainditu zuen Tang txinarrak; lehen seta galtzen hasi zen Tang, baina buelta eman zion partidari (3-1). Bigarren partidan Sibleyk Mathilda Ekholm suediarraren kontra (3-1). Oso ondo jokatu zuen Sibleyk, baina ez zen Suediako txapelduna menderatzeko nahikoa izan. Irene Muñozek garbi aldu zuen Wan Tanen aurka, eta katalanek abantaila lortu zuten markagailuan. Ondoren etorri zen ezustekoa. Lehenik Tang eta Sibley Viceko bikotearen gainetik pasatu zen (3-0), eta ondoren Sibleyk Ramirez gainditu zuen berriro, erraz gainera (3-0) Espainiako txapeldunak denbora beharko du larunbatekoa ahazteko. Markagailuak 3-2koa azaltzen zuela, bi txinatarrek partida erabakiorra jokatu zuten —azken partida Muñoz eta Ekhlomen artean izango zen, eta dena ondo, suediarrak aise irabaziko zuen—. Lehen bi setak Fotoprixekoarentzat izan zen, baina Tangek beste hiruak irabazi zituen errezkan. Ondoren, espero bezala, Ekhlomek hirugarren puntua lortu zuen katalanentzat. Ezusteko garaipen horri esker, Leka Eneak denboraldiko bigarren puntua lortu zuen, eta bi partidako tartea ireki du jaitsiera postuekiko.
Sekulako balentria egin zuen Emakumeen Superdibisioko Leka Eneak liga irabazteko faboritoetako bat den Fotoprix Vic taldearen kontra (3-2). Irundarrek denboraldiko partidarik hoberena jokatu zuten, eta Tong Tang nabarmendu zen. Bere bi banakako partidak irabazi zituen, eta baita binakakoa ere, Nelly Sibleyrekin bikotea eginez.
Lehen partidan Espainiako jokalari onena den Sara Ramirez gainditu zuen Tang txinarrak; lehen seta galtzen hasi zen Tang, baina buelta eman zion partidari (3-1). Bigarren partidan Sibleyk Mathilda Ekholm suediarraren kontra (3-1). Oso ondo jokatu zuen Sibleyk, baina ez zen Suediako txapelduna menderatzeko nahikoa izan.
Irene Muñozek garbi aldu zuen Wan Tanen aurka, eta katalanek abantaila lortu zuten markagailuan. Ondoren etorri zen ezustekoa. Lehenik Tang eta Sibley Viceko bikotearen gainetik pasatu zen (3-0), eta ondoren Sibleyk Ramirez gainditu zuen berriro, erraz gainera (3-0) Espainiako txapeldunak denbora beharko du larunbatekoa ahazteko.
Markagailuak 3-2koa azaltzen zuela, bi txinatarrek partida erabakiorra jokatu zuten —azken partida Muñoz eta Ekhlomen artean izango zen, eta dena ondo, suediarrak aise irabaziko zuen—. Lehen bi setak Fotoprixekoarentzat izan zen, baina Tangek beste hiruak irabazi zituen errezkan. Ondoren, espero bezala, Ekhlomek hirugarren puntua lortu zuen katalanentzat.
Ezusteko garaipen horri esker, Leka Eneak denboraldiko bigarren puntua lortu zuen, eta bi partidako tartea ireki du jaitsiera postuekiko.


