
Patricia Mac Gillek helduentzako ipuinak kontatuko ditu ostegunean, hilaren 24an, Ikust Alaia usal liburutegian. Ekitaldiaren izenburua Miradas con eco izango da, eta 19:30ean hasiko da.

Amaiur koalizioa izan da indar bozkatuena Pasaian, alde handiarekin. Bigarren indarra PSE-EE da, baina boto asko galduta. 2008an 3.000 boto jaso zituen PSE-EEk Pasaian, eta atzo, 1.782 baino ez. Gainontzeko indarrek 2008an baino boto gehiago jaso dituz...

Herenegun jokatu zuten XI. Herri Eskalada Txapelketa, Elorsoro kiroldegian. 128 parte hartzaile izan ziren: 55 haur eta 73 heldu. Iratz Inziartek, lehenengo postua eskuratu zuen neska helduetan, eta lehenengo oiartzuarra izateagatik ere saria irabazi zuen. Mutiletan, Igor Aranaz izan zen irabazlea. Egun guztian zehar, jende asko gerturatu zen kiroldegira, eskalatzaileen lana ikustera. Euskal Herriko hainbat txokotatik iritsitako eskalatzaileek maila altua erakutsi zuten. Arrakastas bikoitza, beraz.

Santa Zeziliaren egunari lotuta, Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute bihar udal kontserbatorioko auditorioan. Ekitaldian Jose Antonio Santano alkateak iazko ikasle nabarmenenei diplomak banatuko dizkie.

Asteazkenean, hilaren 23an, ipuin kontaketa saioa egongo da Ikust Alaian, Maider Galarza kontalariaren eskutik. Euskaraz izango da, eta 17:30ean hasiko da. Saioaren goiburua Europako ipuinak izango da.

Sekulako balentria egin zuen Emakumeen Superdibisioko Leka Eneak liga irabazteko faboritoetako bat den Fotoprix Vic taldearen kontra (3-2). Irundarrek denboraldiko partidarik hoberena jokatu zuten, eta Tong Tang nabarmendu zen. Bere bi banakako partidak irabazi zituen, eta baita binakakoa ere, Nelly Sibleyrekin bikotea eginez. Lehen partidan Espainiako jokalari onena den Sara Ramirez gainditu zuen Tang txinarrak; lehen seta galtzen hasi zen Tang, baina buelta eman zion partidari (3-1). Bigarren partidan Sibleyk Mathilda Ekholm suediarraren kontra (3-1). Oso ondo jokatu zuen Sibleyk, baina ez zen Suediako txapelduna menderatzeko nahikoa izan. Irene Muñozek garbi aldu zuen Wan Tanen aurka, eta katalanek abantaila lortu zuten markagailuan. Ondoren etorri zen ezustekoa. Lehenik Tang eta Sibley Viceko bikotearen gainetik pasatu zen (3-0), eta ondoren Sibleyk Ramirez gainditu zuen berriro, erraz gainera (3-0) Espainiako txapeldunak denbora beharko du larunbatekoa ahazteko. Markagailuak 3-2koa azaltzen zuela, bi txinatarrek partida erabakiorra jokatu zuten —azken partida Muñoz eta Ekhlomen artean izango zen, eta dena ondo, suediarrak aise irabaziko zuen—. Lehen bi setak Fotoprixekoarentzat izan zen, baina Tangek beste hiruak irabazi zituen errezkan. Ondoren, espero bezala, Ekhlomek hirugarren puntua lortu zuen katalanentzat. Ezusteko garaipen horri esker, Leka Eneak denboraldiko bigarren puntua lortu zuen, eta bi partidako tartea ireki du jaitsiera postuekiko.

Gizonen Superdibisioko Leka Enea garaipenen bidera itzuli da, azken hiru partidak galdu eta gero. Kostata baina irundarrek Sabadellgo Falcons mendean hartu zuten larunbatean (3-0), eta sailkapeneko seigarren tokia hartu dute, hots, play-offak jokatzeko aukera ematen duen azken tokian. Orain arte hiru partida irabazi eta lau galdu ditu Leka Eneak. Leka Eneak hutsean utzi zuen Falcons, baina horrek ez du esan nahi norgehiagoka erreza izan zenik. Hiru partidak oso borrokatuak izan ziren: Zhang Sining txinarrak Pere Weisz menderatu zuen (3-2), 1-2ko partzialari buelta eman eta gero; Zoltan Batorfi kroaziarrak eta Endika Diez gasteiztarrak emaitza berarekin irabazi zuten (3-1), Marc Caymelen eta Ferran Brugadaren kontra, hurrenez hurren. Larunbatean Caja Burgos taldearen aurka ariko dira, kanpoan. Sailkapenean irundarren atzetik dira gaztelarrak, bi garaipeekin. Lehen Mailakoen garaipena Lehen Mailako gizonen taldeak ere garaipena lortu zuen, Iruñeako Oberenaren aurka (4-2) Lehen zortzi jardunaldien ondoren, sailkapeneko bigarren postuan daude irundarrak, zazpi garaipen eta porrot bakarrarekin. Ripollet da lidergoan.

Sailkapenean gora egitea lortu du Hondarribia-Irunek, larunbatean Celta Saskibaloi Taldea 72-60 garaitu ondoren. 10. postuan kokatu dira zortzi punturekin, eta Valentziako taldearen aurka larunbatean jokatuko duten partidari begira dira jada bidasotarr...

Mertxe Trantxek zuzentzen duen Libroforum tailerra gaur arratsaldean bilduko da Ikust Alaia udal liburutegia, 19:00etatik aurrera. Assia Djebarren Lejos de Medina liburua landuko dute. Ordu erdi beranduago idazketa tailerreko lehen atalaren 1. blokea e...

Puntu bat eskuratu zuen Real Unionek atzo Burgosko Plantio futbol zelaian sailkapeneko azkenaren aurka jokatutako hamalaugarren jardunaldiko partidan (1-1). Berdinketak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko balio die txuribeltzei; 24 punturekin biga...

Futbola Erregional Preferente Maila: Mariño-Allerru: 4-2. Erregional Lehenengo Maila: Allerru B-Urnieta: 0-0. Gipuzkoako Emakumezkoen Liga: Real Union-Allerru: 1-1. Saskibaloia Senior gizonezkoak: Allerru-Bosteko: 55-60. Areto futbola Gipuzkoako Liga: Laskorain ikastola-Allerru Jaizkibel: 4-4.

On:Giz Berdintasunaren Aldeko Elkarteak antolatuta, Comprimidos goiburuko antzerki-foruma egingo dute ostegunean Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta bi zati izango ditu, antzerkia eta solasaldia. Lehenik eta behin, 40 minutuko antzerki saioa egingo dute. Patxi Perez gidoilari eta aktore irundarrak gizonezkotasunaren eratze sozialaren gaia landuko du. Ondoren, solasaldia izango da, antzerki obraren gainekoa. Besteak beste, gizonek berdintasuna lortzeko bidean egiten dutenaz eta egin dezaketeenaz jardutea bilatzen du On:Giz elkarteak.

Zure abenturaren bila programaren barruan, Zaldiz Mugarik Gabe: Saharako basamortuan eta Mongoliako estepan eta taigan zehar goiburuko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute ostegunean, hilaren 24an, euskaraz. Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal dokumental...

Emakumeak denboran zehar goiburuko hitzaldia eskainiko du Yolanda Cervero psikologoak asteazkenean, hilaren 23an, Argoiak emakume taldearen egoitzan. Solasaldia 17:00etan hasiko da, eta hilaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eg...

Ezker abertzaleak abstentzioa eskatu zuen 2008an eta orduan 1.621 pertsonek eman zuten bozka Espainiako hauteskundeetarako Oiartzunen. Aurten, 43 pertsona gehiago zeuden erroldan bozka eman ahal izateko (7.889) eta 5.292 eman zuten atzo. Hala, %31 igo ...

Lezoko kirol mahaia bihar arratsaldean bilduko da udaletxeko Gobernu Batzordearen aretoan, 20:00etatik aurrera. Kirol eragileen eta udalaren ordezkariek sei puntu aztertuko dituzte bertan. Garantzitsuenak denboraldi honetako diru laguntzak eta aurrekon...

Erregional Ohorezko mailako 11. jardunaldiko partida berdintzea lortu zuen Hondarribiak Aurreraren aurka larunbatean.15 punturekin, 11. postuan daude berdeak sailkapen orokorrean eta Pasaiaren aurka arituko dira datorren larunbatean Hondartzan.

Joan den larunbatetik eta hilaren 27a arte, igandea arte, Hondakinen Gutxitxeko 6. Astea egiten ari dira Hendaian. Ekimenaren helburua ekoizten ditugun hondakinen kopurua gutxitzeko beharrari buruz sentsibilizatzea da. Horren harira, Bil Ta Garbi sindikatuak eta horren kideak diren elkargoek kontsumo-produktuen gehiegizko gainestalkien kontrako ekintzak antolatuko dituzte, Lapurdiko hamar bat supermerkatu partaidetan. Hendaian Gainestalkiak kanpora! animazioa gaur egiten ari dira, 10:00etatik 13:00etara, Irandatz karrikako Carrefour Market supermerkatuan. Stephanie Dessein Hendaiako bereizketaren aholkulariak bezeroak sentsibilizatuko ditu kontsumo-produktuen gehiegizko gainestalkien inguruan. Sobratzen diren gainestalkien kentze-ekintza horren karietara, erosketa eko-arduratsuei buruz solastatzeko aukera izanen da.