Kirol mahaia bihar bilduko da
Lezoko kirol mahaia bihar arratsaldean bilduko da udaletxeko Gobernu Batzordearen aretoan, 20:00etatik aurrera. Kirol eragileen eta udalaren ordezkariek sei puntu aztertuko dituzte bertan. Garantzitsuenak denboraldi honetako diru laguntzak eta aurrekon...
Lezoko kirol mahaia bihar arratsaldean bilduko da udaletxeko Gobernu Batzordearen aretoan, 20:00etatik aurrera. Kirol eragileen eta udalaren ordezkariek sei puntu aztertuko dituzte bertan. Garantzitsuenak denboraldi honetako diru laguntzak eta aurrekontuak izango dira. Horrez gain, Oarsoaldeko politikarien eta teknikarien mahaia ere izango dute hizpide, baita kirol erakundeen gaur egungo egoera ere. Ohiko bi puntuak ez dira faltako aztertuko dituzten gaietan (aurreko bilerako akten onarpena eta bakoitzaren ekarpenak).

