Gutxiegi, baina balekoa
Puntu bat eskuratu zuen Real Unionek atzo Burgosko Plantio futbol zelaian sailkapeneko azkenaren aurka jokatutako hamalaugarren jardunaldiko partidan (1-1). Berdinketak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko balio die txuribeltzei; 24 punturekin biga...
Puntu bat eskuratu zuen Real Unionek atzo Burgosko Plantio futbol zelaian sailkapeneko azkenaren aurka jokatutako hamalaugarren jardunaldiko partidan (1-1). Berdinketak sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko balio die txuribeltzei; 24 punturekin bigarrenak dira, Eibarrekin berdinduta, eta laugarren den Athletic B puntu bakarrera eta promozio postuetatik kanpo dagoen boskotea bi puntura dituelarik (22rekin daude Ponferradina, Sestao, Amorebieta, Torrelavega eta Osasuna B). Mirandesek sendo jarraitzen du lidergoan, nahiz eta asteburuan etxean berdindu duen Ponferradinaren aurka.
Heldu den asteburuan hamabosgarren jardunaldia jokatuko dute. Unionek Salamancaren bisita jasoko du Stadium Galen, txuribeltzen arteko lehian. Gaztelarrak hamalaugarren postuan daude, 16 punturekin.

