Garaipen garrantsitsua Leka Eneako mutilentzat
Gizonen Superdibisioko Leka Enea garaipenen bidera itzuli da, azken hiru partidak galdu eta gero. Kostata baina irundarrek Sabadellgo Falcons mendean hartu zuten larunbatean (3-0), eta sailkapeneko seigarren tokia hartu dute, hots, play-offak jokatzeko aukera ematen duen azken tokian. Orain arte hiru partida irabazi eta lau galdu ditu Leka Eneak. Leka Eneak hutsean utzi zuen Falcons, baina horrek ez du esan nahi norgehiagoka erreza izan zenik. Hiru partidak oso borrokatuak izan ziren: Zhang Sining txinarrak Pere Weisz menderatu zuen (3-2), 1-2ko partzialari buelta eman eta gero; Zoltan Batorfi kroaziarrak eta Endika Diez gasteiztarrak emaitza berarekin irabazi zuten (3-1), Marc Caymelen eta Ferran Brugadaren kontra, hurrenez hurren. Larunbatean Caja Burgos taldearen aurka ariko dira, kanpoan. Sailkapenean irundarren atzetik dira gaztelarrak, bi garaipeekin. Lehen Mailakoen garaipena Lehen Mailako gizonen taldeak ere garaipena lortu zuen, Iruñeako Oberenaren aurka (4-2) Lehen zortzi jardunaldien ondoren, sailkapeneko bigarren postuan daude irundarrak, zazpi garaipen eta porrot bakarrarekin. Ripollet da lidergoan.
Gizonen Superdibisioko Leka Enea garaipenen bidera itzuli da, azken hiru partidak galdu eta gero. Kostata baina irundarrek Sabadellgo Falcons mendean hartu zuten larunbatean (3-0), eta sailkapeneko seigarren tokia hartu dute, hots, play-offak jokatzeko aukera ematen duen azken tokian. Orain arte hiru partida irabazi eta lau galdu ditu Leka Eneak.
Leka Eneak hutsean utzi zuen Falcons, baina horrek ez du esan nahi norgehiagoka erreza izan zenik. Hiru partidak oso borrokatuak izan ziren: Zhang Sining txinarrak Pere Weisz menderatu zuen (3-2), 1-2ko partzialari buelta eman eta gero; Zoltan Batorfi kroaziarrak eta Endika Diez gasteiztarrak emaitza berarekin irabazi zuten (3-1), Marc Caymelen eta Ferran Brugadaren kontra, hurrenez hurren.
Larunbatean Caja Burgos taldearen aurka ariko dira, kanpoan. Sailkapenean irundarren atzetik dira gaztelarrak, bi garaipeekin.
Lehen Mailakoen garaipena
Lehen Mailako gizonen taldeak ere garaipena lortu zuen, Iruñeako Oberenaren aurka (4-2) Lehen zortzi jardunaldien ondoren, sailkapeneko bigarren postuan daude irundarrak, zazpi garaipen eta porrot bakarrarekin. Ripollet da lidergoan.

