Berdintasunari buruzko antzerki foruma ostegunean
On:Giz Berdintasunaren Aldeko Elkarteak antolatuta, Comprimidos goiburuko antzerki-foruma egingo dute ostegunean Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta bi zati izango ditu, antzerkia eta solasaldia. Lehenik eta behin, 40 minutuko antzerki saioa egingo dute. Patxi Perez gidoilari eta aktore irundarrak gizonezkotasunaren eratze sozialaren gaia landuko du. Ondoren, solasaldia izango da, antzerki obraren gainekoa. Besteak beste, gizonek berdintasuna lortzeko bidean egiten dutenaz eta egin dezaketeenaz jardutea bilatzen du On:Giz elkarteak.
On:Giz Berdintasunaren Aldeko Elkarteak antolatuta, Comprimidos goiburuko antzerki-foruma egingo dute ostegunean Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta bi zati izango ditu, antzerkia eta solasaldia. Lehenik eta behin, 40 minutuko antzerki saioa egingo dute. Patxi Perez gidoilari eta aktore irundarrak gizonezkotasunaren eratze sozialaren gaia landuko du. Ondoren, solasaldia izango da, antzerki obraren gainekoa.
Besteak beste, gizonek berdintasuna lortzeko bidean egiten dutenaz eta egin dezaketeenaz jardutea bilatzen du On:Giz elkarteak.


