Amaiur indartsu eta PSE-EE gainbehera
Amaiu indartus azaldu da agertoki politikoan
Amaiur indarrrarekin sartu da agertoki politikoan atzoko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ostean. 2008ko hauteskundeetako datuekin alderatzerik ez badago ere, 6.419 errenteriarrek egin du koalizio subiranistaren aldeko hautua eta lehenengo indar bihurtu da beraz, Errenteria-Oreretan. Aurreko Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin alderatuta bozka alde handiena izan duen alderdia PSE-EE izan da. 2008an jasotako 9.478 bozken aurrean, 3.548 gutxiago jaso baititu alderdi sozialistak, 5.930 guztira. Historikoki Errenteria-Oreretan PSE-EEk izan duen indarra gainbehera doala erakusten dute datuek. 28 urte ondoren, aurtengo maiatzeko Udal Hauteskundeetan Bilduk alkatetza irabazi ostean, bide beretik doaz atzokoan lortutako emaitzak, ezkerra eta soberanismoaren alde egin baitu herritarren gehiengoak.
Besteek, 2008an lortutako kopuru antzekoetan mugitu ziren atzoko hauteskundeetan: PP izan da hirugarren alderdirik bozkatuena eta EAJk bezala, apur bat gora egin du aurreko hauteskundeekin alderatuta. Izquierda Unida-Ezker Anitzak berriz, 100 bozka gutxiago jaso zituen atzokoan 2008ko hauteskundeekin alderatuta.
Abstentzioari dagokionean, 2008ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan %43,59koa izan zen. Urte hartan, abstentzioaren alde egin zuen ezker abertzaleak. Atzoko hauteskundeetan berriz, ia 10 puntutan egin zuen behera abstentzioak, %35,16koa izan zen.

