31 puntu igo da parte hartzea hauteskundeetan
Ezker abertzaleak abstentzioa eskatu zuen 2008an eta orduan 1.621 pertsonek eman zuten bozka Espainiako hauteskundeetarako Oiartzunen. Aurten, 43 pertsona gehiago zeuden erroldan bozka eman ahal izateko (7.889) eta 5.292 eman zuten atzo. Hala, %31 igo ...
Ezker abertzaleak abstentzioa eskatu zuen 2008an eta orduan 1.621 pertsonek eman zuten bozka Espainiako hauteskundeetarako Oiartzunen.
Aurten, 43 pertsona gehiago zeuden erroldan bozka eman ahal izateko (7.889) eta 5.292 eman zuten atzo. Hala, %31 igo da parte hartzea.
Emaitzei dagokienez, herrian Amaiurrek jaso zituen bozka gehien: 3.463. Bigarren indarra EAJ izan zen, 973 botorekin. Eta hirugarrena, PSE-EE, 351rekin.
Datu guztiak webgunearen eskuineko zutabean ikus ditzakezue.