Mystery Trainek Cafe Irunen joko du bihar, Tribute Fridays ekimeneko bigarren saioan
Elvis Presleyren bertsioak egiten dituen Mystery Train taldeak kontzertua eskainiko du bihar Cafe Irunen, Letxunborro etorbideko tabernak joan den astean abiatutako Tribute Fridays programaren barruan. Hasiera batean AZ/DZren kontzertua zegoen iragarri...
Elvis Presleyren bertsioak egiten dituen Mystery Train taldeak kontzertua eskainiko du bihar Cafe Irunen, Letxunborro etorbideko tabernak joan den astean abiatutako Tribute Fridays programaren barruan. Hasiera batean AZ/DZren kontzertua zegoen iragarrita, baina azken orduko aldaketengatik, Mystery Train ariko da. AZ/DZk heldu den astean joko du, hilaren 25ean. Biharko emanaldia gaueko hamabietan hasiko da, eta sarreraren prezioa bost eurokoa izango da.
Ostiralero, XX. mendeko azken hamarkadetako popa eta rocka entzuteko aukera izango da Cafe Irunen, estilo horiek lantzen dituzten egungo taldeen zuzeneko saioen bitartez. Antolatzaileek esan dutenez, gutxienez urte bukaerara arte programatuko dituzte saioak, baina datorren urtean zehar jarraitzeko aukera aztertzen ari dira. Horretarako, Cafe Irun Xpressionk plataformarekin elkarlanean ari dira; Gipuzkoako formatu txikiko eta ertaineko arte eta kultur adierazpenak sustengatzeko sortutako proiektua da Xpressionk.
Joan den ostiralean Una noche sin Sabina taldea aritu zen, bi ordu luzez, Joaquin Sabinaren kantuen bertsioak egiten.