Gora doan jarduera gehiago ezagutarazi nahi dute XI. Herri Eskalada Txapelketan
“Aurten Oiartzungo XI. Herri Eskalada Txapelketa antolatzera goaz, eta goraka doan jarduera hau are eta ezagunagoa egiteko asmoari eutsi nahi diogu”. Helburua argi dute Oiartzungo Eskalada Taldeko kideek. Aurtengoaz gain, beste hamar urtez antolatu dute txapelketa. Lehenengo alditik, parte hartzaile kopurua eta komunikabideetako oihartzuna areagotu egin dira. Eskalatzaileei dagokienez, maila guztietakoak hurbiltzen dira herriko txapelketara. Horrek, lehiaren herri izaera nabarmentzen duela azaldu dute Oiartzungo Eskalada Taldeko kideek: “Gure ustez, badaude beste eskalada frogak ere, baina maila handiko eskalatzaileei begira antolatzen dira”. Horregatik erabaki zuten herri txapelketa antolatzea. “Horrelako txapelketa baten falta nabaritzen genuen eta hutsune hori betetzen saiatzen gara”, diote. Parte hartzaileak, gainera, Euskal Herri guztitik etortzen direla gogorarazi dute: Donostiatik, Zumaiatik, Azpeititik, Hernanitik, Urnietatik, Irundik, Iruñeatik, Bilbotik, Baionatik, “eta Oiartzundik, noski”. Baina parte hartzaile kopuruak eta oihartzunak ez ezik, ikusle kopuruak ere egin du gora: “Eskalatzaileentzat ez ezik, ikusleentzat ere ohitura bihurtu da egun honetan Oiartzunera inguratzea. Eskalatzera animatzen ez direnek ere ondo pasatzeko aukera izaten dutek eskalatzaileak animatuz eta beraien igoerekin hunkituz”. 20 urteko lana Oiartzungo Eskalada Taldeak 20 urte daramatza herri inguruan eskalada sustatzen. Horren harira antolatzen dute txapelketa urtero. Lehenengoa 2000. urtean antolatu zuten: “Orduan eraiki berria zen Elorsoroko rokodromoak eskaintzen zuen beta zela eta, Oiartzungo [...]
“Aurten Oiartzungo XI. Herri Eskalada Txapelketa antolatzera goaz, eta goraka doan jarduera hau are eta ezagunagoa egiteko asmoari eutsi nahi diogu”. Helburua argi dute Oiartzungo Eskalada Taldeko kideek.
Aurtengoaz gain, beste hamar urtez antolatu dute txapelketa. Lehenengo alditik, parte hartzaile kopurua eta komunikabideetako oihartzuna areagotu egin dira.
Eskalatzaileei dagokienez, maila guztietakoak hurbiltzen dira herriko txapelketara. Horrek, lehiaren herri izaera nabarmentzen duela azaldu dute Oiartzungo Eskalada Taldeko kideek: “Gure ustez, badaude beste eskalada frogak ere, baina maila handiko eskalatzaileei begira antolatzen dira”.
Horregatik erabaki zuten herri txapelketa antolatzea. “Horrelako txapelketa baten falta nabaritzen genuen eta hutsune hori betetzen saiatzen gara”, diote. Parte hartzaileak, gainera, Euskal Herri guztitik etortzen direla gogorarazi dute: Donostiatik, Zumaiatik, Azpeititik, Hernanitik, Urnietatik, Irundik, Iruñeatik, Bilbotik, Baionatik, “eta Oiartzundik, noski”.
Baina parte hartzaile kopuruak eta oihartzunak ez ezik, ikusle kopuruak ere egin du gora: “Eskalatzaileentzat ez ezik, ikusleentzat ere ohitura bihurtu da egun honetan Oiartzunera inguratzea. Eskalatzera animatzen ez direnek ere ondo pasatzeko aukera izaten dutek eskalatzaileak animatuz eta beraien igoerekin hunkituz”.
20 urteko lana
Oiartzungo Eskalada Taldeak 20 urte daramatza herri inguruan eskalada sustatzen. Horren harira antolatzen dute txapelketa urtero. Lehenengoa 2000. urtean antolatu zuten: “Orduan eraiki berria zen Elorsoroko rokodromoak eskaintzen zuen beta zela eta, Oiartzungo Txapelketa Euskal Herriko Eskalada Ligaren barruan kokatu zen. Horrela, beste zenbait herritan ere antolatu ziren txapelketak: Gasteiz, Eibar, Baiona, Portugalete eta Donostia”. Orduko hartan, 55 parte hartzaile izan zituen Oiartzungo probak.
Ondoren, 2001. urtean, Euskal Herriko Liga Herrikoia ezin izan zuten aurrera atera, baina Girizia Mendizale Elkarteak Oiartzungo II. Eskalada Txapelketa Herrikoia antolatzea erabaki zuen, Oiartzungo Udalaren eta Euskal Mendi Federazioaren laguntzarekin.
Ordutik partaidetza zenbakiak haziz joan dira. Horrek erakusten du kirola ezagutarazteko egiten ari diren lanak fruituak ematen dituela, pixkanaka. Aurten ere hala izatea espero dute.
XI. Eskalada Txapelketa
- Tokia. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.
- Eguna. 2011ko azaroaren 19a, larunbata (etzi).
- Ordua. 10:00etan.
- Izen-ematea. Kiroldegian, 09:00etatik 10:00etara.
- Prezioa. Zortzi euro.
- Kontaktua. girizimendi@euskalerria.org.


