Orratx! antzerki taldearen ‘Hemen da kabareta!’, bihar
Joan den asteburuan Lezon saio bikoitza egin ondoren, aste honetan Errenteria-Oreretan ikusteko aukera izango da Orratx! antzerki taldearen Hemen da kabareta! antzezlana. Bihar izango da, 18:30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean, udal euskalteg...
Joan den asteburuan Lezon saio bikoitza egin ondoren, aste honetan Errenteria-Oreretan ikusteko aukera izango da Orratx! antzerki taldearen Hemen da kabareta! antzezlana. Bihar izango da, 18:30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean, udal euskaltegiak antolatuta.
Antzerki taldeak, antzerki talde bati buruz hitz egingo du lan horretan. Hain zuzen, gainbehera etorritako artista talde batek kabaret emanaldia aurkeztuko du, baina tamalgarri samarra izango da: argiak erdipurdi egongo dira, koloregabetutako distirak, urratutako lumak, oinetako zaharrak… Horren arduradun nagusia zuzendaria bera izango da, pertsonen sentimenduen eta ikuskizunaren beraren gainetik dirua izango baitu helburu.
Horrenbestez, ikuskizun horrek, dantza eta kantez gain, umorea ere bilduko du.
Sarrerak dagoeneko eros daitezke bi euroan, Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan.
Taldea
Kabaret horretan zortzi pertsonaia taularatuko dira: Pantxika (Gurutze Etxabe), Peru (Patxi Larrea), Gartxot (Jose Mari Gurrutxaga), Nikolas (Xabin Larrea), Tturru (Mertxe Larrea), Malen (Edurne Agirrezabala), Ximena (Leire Agirre) eta Kattalin (Begoña Azpiazu). Lierni Fresnedok zuzenduko du lana, eta testua Orratx! antzerki taldeak idatzi, eta Begoña Amonarrizek egokitutakoa da.