Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko zazpi gazte, Gipuzkoako selekziora
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak ordezkaritza izango du hilaren 26an Gasteizen jokatuko den Euskal Herriko Haur Mailako selekzioen arteko txapelketan. Guztira, igeriketa talde horretako zazpi igerilari ariko dira Gipuzkoako selekzioarekin: Mikel Be...
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak ordezkaritza izango du hilaren 26an Gasteizen jokatuko den Euskal Herriko Haur Mailako selekzioen arteko txapelketan.
Guztira, igeriketa talde horretako zazpi igerilari ariko dira Gipuzkoako selekzioarekin: Mikel Benito Rico, Jon Aizpuru Arotzena, Pablo Etxeberria Arano, Oier Elissalt Peña, Eider Peña Zapirain, Elena Rodriguez Santesteban eta Oihana Goenaga Illarramendi.
Egun osoko txapelketa
Hilaren 26an, aurrez aurre ariko dira Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioetako Haur Mailako igerilariak. Egun osokoa izango da txapelketa, hau da, goizez eta arratsaldez egingo dituzte probak.
Gipuzkoako selekzioa 33 igerilarik osatzen dute, hamazazpi mutil eta hamasei neskek. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko arduradunek nabarmendu dutenez, “Gipuzkoako selekzioaren %21 gure taldeko kideek osatzen dute”.
Oarsoaldekoa beraz, Bidasoa XXI klubaren atzetik igerilari gehien eramango dituen taldea izango da. Bidasoko taldeko bederatzi igerilari izango dira selekzioko partaide.
Igerilariek egin beharrekoak
Oarsoaldeko kirolariek hainbat estilotan hartuko dute parte. Elena Rodriguezek 100 eta 200 tximeleta probatan eta 100 bular proban hartuko du parte; Eider Peñak, 100 eta 200 bizkar probatan eta 200 estilotan; Oihana Goenagak, 100 libre eta 400 estilotan; Mikel Benitok, 400 estilotan ; Ion Aizpuruk, 200 bular proban; Pablo Etxeberriak, 1.500 libreetan eta 400 libreetan eta Oier Elissalt, berriz, 1.500 libreetan, 100 bizkarrean eta 200 estilotan .