Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ixone Suarez: “Alabaren gaixoaldiak txertoarekin lotura du”

Ainara Arratibel Gascon, Donostia “Halako kasu gehiago izan dira, eta sintomak bat datoz. Alabaren gaixoaldiak umetokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoa jarri izanarekin lotura du”. Oiar- tzungo  Ixone Suare zen hitzak dira. Haren 12 urteko alabari urriaren 26an jarri zioten umetokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoa. Harrezkero zorabioak, buruko mina, arnasa hartzeko arazoak, bularreko herstura eta sukar altua izan ditu. Hainbat aldiz izan da Donos tiako Ospitalean, eta bost pediatrak artatu dute. “Denek, ordea, kasualitatea dela esaten didate, batak ez duela bestearekin zerikusirik. Nik kexu bat jarri nahiko nuke, baina pediatra baten oniritzirik gabe ezin dut”. Atzotik neskatoa ospitaleratuta dago. 2007an hasi ziren txertoa jartzen. Ordutik, Ixone Suarezena ez ezik, Hegoaldeko beste bi familiak ere jo dute Gaixoen Defentsarako Espainiako Elkartera, halako kasuen aurrean babes eske. Hiru kasuetan kezka bera izan da; alabek txertoa hartu eta gero, haien osasunak okerrera egin du, eta ez dute osasun profesionalen aldetik babesik jaso. Elkartea Nafarroako eta EAEko fiskaltzekin jarri da harremanetan, eta kasu horiek ikertzeko eskatu. Osakidetzara eta Osasunbidera ere bidali ditu kexak. Elkarteak medikuen hutsegiteen ondorioz kalteak izan dituzten pertsonei laguntzen die, eta denbora asko darama txertoa merkatutik kentzeko eskatzen. Ixone Suarezek zalantza ugari izan zituen alabari txertoa jartzeko orduan. “Baina Osakidetzan familiako medikua [...]

admin
Bidasoa
2011/11/16

Ainara Arratibel Gascon, Donostia

“Halako kasu gehiago izan dira, eta sintomak bat datoz. Alabaren gaixoaldiak umetokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoa jarri izanarekin lotura du”. Oiar- tzungo  Ixone Suare zen hitzak dira. Haren 12 urteko alabari urriaren 26an jarri zioten umetokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoa. Harrezkero zorabioak, buruko mina, arnasa hartzeko arazoak, bularreko herstura eta sukar altua izan ditu. Hainbat aldiz izan da Donos tiako Ospitalean, eta bost pediatrak artatu dute. “Denek, ordea, kasualitatea dela esaten didate, batak ez duela bestearekin zerikusirik. Nik kexu bat jarri nahiko nuke, baina pediatra baten oniritzirik gabe ezin dut”. Atzotik neskatoa ospitaleratuta dago. 2007an hasi ziren txertoa jartzen. Ordutik, Ixone Suarezena ez ezik, Hegoaldeko beste bi familiak ere jo dute Gaixoen Defentsarako Espainiako Elkartera, halako kasuen aurrean babes eske.

Hiru kasuetan kezka bera izan da; alabek txertoa hartu eta gero, haien osasunak okerrera egin du, eta ez dute osasun profesionalen aldetik babesik jaso. Elkartea Nafarroako eta EAEko fiskaltzekin jarri da harremanetan, eta kasu horiek ikertzeko eskatu. Osakidetzara eta Osasunbidera ere bidali ditu kexak. Elkarteak medikuen hutsegiteen ondorioz kalteak izan dituzten pertsonei laguntzen die, eta denbora asko darama txertoa merkatutik kentzeko eskatzen.

Ixone Suarezek zalantza ugari izan zituen alabari txertoa jartzeko orduan. “Baina Osakidetzan familiako medikua den izeba bat dut. Hark bere alabari ere jarri behar zion, eta aholkua eskatu zien hainbat ginekologo eta pediatrari. Jartzea gomendatu ziotenez, nik ere hala egitea erabaki nuen”.

Txertoa jarri eta egun gutxira nekatuta zegoela eta buruko mina zuela esaten hasi zitzaion alaba. “Nik ez nion aparteko garrantzirik eman. Lasai egoteko esan nion, normala zela hori”.

Azaroaren 2an, ordea, soinketako klasean zirkuitu bat egiten ari zela, neskatoa zorabiatu egin zen. Sei orduz Donostiako Ospitalean egon zen, eta makina bat proba egin zioten. Horien artean, bi elektrokardeograma eta bularraldeko erradiografia bat. Azterketa guztiak ikusita, osagileen diagnostikoa hau izan zen: zorabioa eta arnasa hartzerako orduan arritmia. “Hurrengo egunean pediatrarenera joateko esan zidaten, hark jarraipena egiteko”. Pediatrak odol analisiak egin zizkion. Analisien emaitzak onak izan ziren. “Baina eguna leher eginda amaitzen zuen alabak, eta buruko minarekin nahiz bularreko presioarekin jarraitzen zuen”.

Duela egun batzuk 40ko sukarrarekin jaiki zen. “Berehala erietxera joan ginen, eta anginak zituela esan zidaten. Antibiotikoa hartzeko agindu, eta etxera bidali gintuzten”. Arratsaldean, ordea, berriro sukarra igo zitzaion, eta arnasa hartzeko arazo handiak zituen. Berriro ospitalera itzuli ziren, eta bronkioetako espasmoak zituela esan zioten. Hala, antibiotikoak ez ezik, bronkioak handi- tzeko botika ere eman zioten. “Nik behin eta berriz esan nien txertoa jarri ostean hasi zela gaixo jartzen. Baina batak ez zuela bestearekin zerikusirik esan zidaten”. Atzo berriro zorabiatu zen, eta ospitaleratu egin zuten. «Begiratu egingo dute».

Suarezek kexu bat jarri nahi du, baina pediatraren aldeko txostenik gabe ezin du. “Ez dakit zer egin. Valentzian [Herrialde Katalanak] halako arazoak izan zituz- ten bi sendirekin jarri naiz harremanetan, eta indarra egiteko esan didate. Familia horietako baten alabak kalte neurologikoak izan zituen zorabioetako baten ostean”.

Eztabaida medikuen artean
2007an jartzen hasi zirenetik, osasun profesionalen artean eztabaida eragin duen txertoa da umetokiko lepoko minbiziaren aurkakoa. Hainbat medikuk “eraginkorra eta ziurra” dela diote. Europako Batzordeak berak babestu du. Beste batzuk, berriz, txertoaren aurka azaldu dira. Garestia dela salatzeaz gain, auzitan jarri dute haren eraginkortasuna. Azaldu dute ez dela gauza jakina zenbateko babesa ematen duen. Gainera, gogorarazi dute birusa eragiten duen birusaren kontrako txertoa dela, eta ez gaitzaren aurkakoa. Gainera, birus horren aldaera asko daude, eta soilik horietako batzuen aurka babesten du txertoak, osasun profesional horien ustez. Behar beste ikerketa ez direla egin ere argudiatu dute, eta oro har minbizi kasuak urriak direla Euskal Herrian. Gehiegizko segurtasun faltsua zabaltzearen beldur ere badira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.