Ikus-entzunezko eskolen arteko mugaz gaindiko topaketa izan da Pasaian
Pasaiako film laburren jaialdiaren testuinguruan, Euskadi eta Akitaniako hainbat ikus-entzunezko eskola arteko topaketa izan da. Zinealdea eta Mont-de-Marsan-eko Cinemagis zinema eskolek akordioa izenpetu dute, eta horren harira, ikus-entzunezko formazio arloan diharduten hainbat eskola elkartu dira Pasaiako alkateordetzan. Cinemagis eta Zinealdea gestio taldeaz gain, Baioanako BTS audiovisuel, Huhezi Mondragon unibertsitatea eta Iparraldeko Studio Comedia hartu zuten parte topaketan. Profesionalek nabarmendu dutenez, ikasleek formazio praktikoa behar dute, “nazionalitate askotako gaur egun, eta horrez gain, ikasleek nazionalitate profesionalen gidaritzapean”. Koprodukzioak nazioartean lehiatzeko aukera gehiago dituztela defendatu dute, eta talde multinazionalek ekoizpenaren azken emaitzari aberastasun handia ematen diotela defendatu dute. Esan dutenez, “eskolen arteko komunikazioa eta elkarlana garatzeaz gain, produkzioak garatu eta erakartzeko jarriko dira lanean”, modu horretan ikasleen formazioa praktikoa bultzatzeko. Iragarri dutenez, formazio eta produkzioaren inguruko kongresu bat antolatuko dute Zinealdean, datorren urteko maiatzaren lehendabiziko hamabostaldian. Udaleko harrera Mont de Marsan herriko agintariei Zinealdea Poloko Ordezkariek eta Cinemagis zine eskolako arduradunek elkarlanerako hitzarmena sinatzen zutela aprobetxatuz, Mont de Marsan herriko agintariek bisita ofizialean gerturatu ziren Pasaiako udalera. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak eta Juan Ramon Cano kultura zinegotziak egin zieten harrera eta hitzarmen sinaduraren inguruko gaia izan zuten hizpide, hau da, bi herriek duten ikus-entzunezkoen aldeko interesaz eta konpromisoaz. Udalak esan duenez Cinemagis ikus-entzunezko [...]
Pasaiako film laburren jaialdiaren testuinguruan, Euskadi eta Akitaniako hainbat ikus-entzunezko eskola arteko topaketa izan da. Zinealdea eta Mont-de-Marsan-eko Cinemagis zinema eskolek akordioa izenpetu dute, eta horren harira, ikus-entzunezko formazio arloan diharduten hainbat eskola elkartu dira Pasaiako alkateordetzan. Cinemagis eta Zinealdea gestio taldeaz gain, Baioanako BTS audiovisuel, Huhezi Mondragon unibertsitatea eta Iparraldeko Studio Comedia hartu zuten parte topaketan. Profesionalek nabarmendu dutenez, ikasleek formazio praktikoa behar dute, “nazionalitate askotako gaur egun, eta horrez gain, ikasleek nazionalitate profesionalen gidaritzapean”. Koprodukzioak nazioartean lehiatzeko aukera gehiago dituztela defendatu dute, eta talde multinazionalek ekoizpenaren azken emaitzari aberastasun handia ematen diotela defendatu dute. Esan dutenez, “eskolen arteko komunikazioa eta elkarlana garatzeaz gain, produkzioak garatu eta erakartzeko jarriko dira lanean”, modu horretan ikasleen formazioa praktikoa bultzatzeko. Iragarri dutenez, formazio eta produkzioaren inguruko kongresu bat antolatuko dute Zinealdean, datorren urteko maiatzaren lehendabiziko hamabostaldian.
Udaleko harrera Mont de Marsan herriko agintariei
Zinealdea Poloko Ordezkariek eta Cinemagis zine eskolako arduradunek elkarlanerako hitzarmena sinatzen zutela aprobetxatuz, Mont de Marsan herriko agintariek bisita ofizialean gerturatu ziren Pasaiako udalera. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak eta Juan Ramon Cano kultura zinegotziak egin zieten harrera eta hitzarmen sinaduraren inguruko gaia izan zuten hizpide, hau da, bi herriek duten ikus-entzunezkoen aldeko interesaz eta konpromisoaz.
Udalak esan duenez Cinemagis ikus-entzunezko eskolak interes handia du Zinealdea proiektuan eta, azaldu dutenez, horregatik sinatu da irakaskuntza eta ekoizpen mailako akordioa.
Aste honetan Trintxerpen egiten ari den Ikuska lehiaketan Cinemagis eskolako lanak ematen ari da.
“Horrelako hitzarmenak edozein herrirentzat dira garrantzitsuak. Mugaz Gaindiko akordioak izatea gainera beste dimentsio bat ematen dio eta erakundeek, gutxienez babes instituzional bat zor diegu horrelako ekimenei” gaineratu zuen Amaia Agirregabiria alkatesak.
Sinatu den hitzarmenari esker, Cinemagis eskolak bertan landuko diren proiektuetarako ekoizpenerako laguntza jasoko du Zinealdearen aldetik. Era berean frantziar eskolako hezkuntza proiektua Zinealdean errotu ahal izango da.
Ikus-entzunezkoaren eta Arte Eszenikoen Zinealdea Poloa urtarriletik aurrera martxan egongo da bai ekoizpen lanak egiteko baita eskualdeko bultzatzaile kultural eta ekonomikoan bilakatzeko.