Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hormonak dantzan

admin
Bidasoa
2011/11/16
Nerabeak

Ikasle gazteak, azterketen emaitzei begira (Argazkia: Juan Carlos Ruiz/AP)

Nerabezaroa aldaketa handiko garaia da. Bat-batean iristen zaie haur izatetik heldu izateko bidean daudenei nerabezaroa, eta horrek euren jarreran eta jokabidean eragina izan dezake. Ikasketak, lagunak, familia… Denak du garrantzia adin tarte horretan, haur zirenak euren nortasuna indartzen hasten direlako, eta gizartean tokia egiten hasten direlako, besteak beste, erabaki propioak hartzen hasteko garaia baita nerabezaroa. Etorkizunean eragina izango duten erabakiak. Horretaz jakitun, Maite Eizmendi Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta yogako irakasleak, nerabezaroari buruzko ikastaroa emango du Oarso Bidasoan, Nerabezaroa zeharkatzen izenburuarekin. Ostegunetan Errenteriako Tallerra gunean hasi da ematen eskolak, 17:45etik 19:15era. Irunen urtarrilean hasiko da eskolekin, Martindozenea gaztelekuan. Oiartzunen eta Lezon ere egin nahi ditu ikastaroak. Nerabeekin egoteko toki lasaia eta atsegina izango da ikastaroa. Sentitzen dutena adierazteko gunea, kezkak entzuteko eta laguntzeko aukera. Emozioak ezagutzen Ikastaro sortarekin nerabeek euren burua hobeto ezagutzeko, eta ezaguera horretatik indartsuago izateko hainbat irizpide jasoko dituzte nerabeek. Eta emozioak ezagutzen eta horiek askatzen ikasiko dute nerabeek, dohainak eta talentua zein dituzten ezagutzeko. Bizitzaren zailtasunak gainditzeko bideak ezagutuko dituzte, jarrera positiboak garatuz, eta hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko gaitasunak landuz. Kontzentrazio mailan ere eragingo du Eizmendik, argitasuna eta ikasteko gaitasuna garatzeko. Yoga, dantza, marrazkiak Yogan aditu den heinean, espresio horretako baliabideak erabiliko ditu, besteak beste, Maite Eizmendik tailerretan: arnasketak, gorputzaren mugimendua, erlaxazioa eta bisualizazioak landuko dituzte parte hartzaileek. Dantza eta musika ariketak erantsiko dizkie, eta idatzizko eta koloretako marrazkiz egindako adierazpenak ere erabiliko dituzte. Maite Eizmendi. DBHko eta yogako irakaslea

“Edozein gauza txikirekin sentimenduak bor-bor izaten dituzte”

Nerabeen gaineko ikastaroa lehen aldiz ematen ari da Maite Eizmendi (Ikaztegieta, 1967) DBHko eta yogako irakaslea. “Behar bat” zegoela ikusi zuelako prestatu du. Zein aldaketa izaten dituzte haurrek nerabezarora iristen direnean? Aldaketa fisikoa erabatekoa da, eta hormonen aldaketarekin emozio aldaketa handiak izaten dituzte. Emozioak askatuta izaten dituzte nerabeek. Emozionalki eta mentalki mundua beste era batera ikusten hasten dira, eta gurasoekiko edo lagunekiko harremanak aldatzen dira. Aldaketa handiak izaten dituzte, beraz, itxuran, barruan eta inguruan. Ez dira haurrak, baina helduak izatera ere ez dira iritsi. Horretaz guztiaz ohartzen al dira nerabeak, eta ohartzen badira, zein baliabide jartzen dute euren kabuz aldaketa horien jabe egiteko? Bapatean haserre, edo negarrez daudela ohartzen dira. Baina gutxira pozik daude. Edozein gauza txikirekin sentimenduak bor-bor izaten dituzte. Horren aurrean ahal duten neurrian unea bizitzeko aukera hartzen dute nerabeek. Askok, erdiak edo, gurasoen laguntza jasotzen dute, oreka bilatze aldera. Beste askok ez dute gurasoen laguntzarik, horretarako denborarik ez dutelako beharbada, lanpetuta daudelako… Kasu horietan zailtasunak izaten dituzte nerabeek, ez dituzte bide errazak hautatzen, gehienak etxetik kanpokoak gainera. Nerabeen portaera horrek eraginik al du familian, lagunartean edo ikasketetan? Bai, bai. Izugarrizkoa. Familian, adibidez, lehen haurtxo bat zuten etxean, eta haurtxo hori hasten da independentzia gehiago eskatzen, askatasun handiagoa bilatzen, eta horri erantzutea ez da erraza ama edo aita batentzat. Nerabeek ere ikusten dute gurasoak jada ez direla lehen ziren jainko antzekoak, gurasoek dena zekitelako eta denaren aurrean erantzunak zituztelako. Zalantzekin ikusten dituzte. Lagun taldeak garrantzia hartzen du orduan. Ikastaroarekin hasi zara dagoeneko. Zein jarrera dute parte hartzaileek? Lehenengo egunean ikastaroa zer zen ikustera etorri ziren. Erabat ezezaguna zitzaien. Yogaren gaineko zerbait bazekiten, baina ‘ea zer gertatzen den’ esanaz bezala etorri ziren. Baina oso ondo pasatu zuten lehen egunean, yogaz gain, beste hainbat baliabide erabiltzen ditudalako, dantza eta ariketa dibertigarriekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.