Euskara ikastaroa antolatu dute beste behin, ostalari eta merkatarientzat
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Egitasmo horri esker, euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaroa eskainiko dute aurten ere. “Ikastaroari buruzko informazioa eskainiz eta izena ematera animatzeko gutuna bidali diegu merkatari eta ostalari guztiei”, zehaztu du Ttur-tturrek. Bezeroekin ohiko elkarrizketak izaten ikastea da ikastaroaren helburu nagusia, eta horregatik, ziur daude bezeroek beren merkatari edo ostalariak euskara ikasteko egindako ahalegina eskertuko dutela. Ikastaroa hilaren 28ko astean hasi eta ekainaren 21eko astean bukatuko da. Taldea Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian bilduko da astean lau orduz, eta ordutegia izena ematen dutenen arabera zehaztuko dute. Diruaren %70 bueltan Ikasleek 168,48 euroko matrikula ordainduko dute. Hala ere, Oiartzungo Udalaren beka sistemari esker, Oiartzungo merkatari eta ostalariek matrikularen %70 arte jaso ahal izango dute bueltan; horretarako, ikasturte bukaeran ikasleek %85eko asistentzia beteta izan beharko dute. Azken eguna: hilaren 22a Ikastaroan izena emateko azken eguna hilaren 22a da. Merkatari eta ostalariek, ikastaroan izena emateko edo informazioa eskatzeko hainbat bide dituzte. Pertsonalki, Fermiñene etxera joanda.Aialde kaleko 2. zenbakian dago, eta lehen solairura joan behar dute interesa dutenek. Telefonoz deituta ere informazio gehiago eska dezakete: 943 26 01 82 da Ttur-tturren zenbakia. Helbide elektronikoa [...]
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa.
Egitasmo horri esker, euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaroa eskainiko dute aurten ere. “Ikastaroari buruzko informazioa eskainiz eta izena ematera animatzeko gutuna bidali diegu merkatari eta ostalari guztiei”, zehaztu du Ttur-tturrek.
Bezeroekin ohiko elkarrizketak izaten ikastea da ikastaroaren helburu nagusia, eta horregatik, ziur daude bezeroek beren merkatari edo ostalariak euskara ikasteko egindako ahalegina eskertuko dutela.
Ikastaroa hilaren 28ko astean hasi eta ekainaren 21eko astean bukatuko da. Taldea Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian bilduko da astean lau orduz, eta ordutegia izena ematen dutenen arabera zehaztuko dute.
Diruaren %70 bueltan
Ikasleek 168,48 euroko matrikula ordainduko dute. Hala ere, Oiartzungo Udalaren beka sistemari esker, Oiartzungo merkatari eta ostalariek matrikularen %70 arte jaso ahal izango dute bueltan; horretarako, ikasturte bukaeran ikasleek %85eko asistentzia beteta izan beharko dute.
Azken eguna: hilaren 22a
Ikastaroan izena emateko azken eguna hilaren 22a da. Merkatari eta ostalariek, ikastaroan izena emateko edo informazioa eskatzeko hainbat bide dituzte.
Pertsonalki, Fermiñene etxera joanda.Aialde kaleko 2. zenbakian dago, eta lehen solairura joan behar dute interesa dutenek.
Telefonoz deituta ere informazio gehiago eska dezakete: 943 26 01 82 da Ttur-tturren zenbakia.
Helbide elektronikoa ere jarri dute animatzeko asmoa izan dezaketenen eskura: tturttur.oiartzun@gmail.com.
Ttur-tturreko kideek merkatariak eta ostalariak euskara ikastera animatu dituzte: “Badakigu beren lan ordutegiarengatik denbora gutxi edukitzen dutela libre, eta horrek zaildu egiten duela euskara ikasteko hautua. Baina merkatari eta ostalariei adierazi nahi diegu zerbitzua euskaraz eskainiz gero honen kalitatea hobetzen dutela, hizkuntzaren kudeaketa kalitate irizpide bat gehiago baita”.
Bestetik, bezeroengan ere eragin nahi dute Ttur-tturreko kideek eta haiei ere egin diete deia: “Merkatari edo ostalariak euskara ikastera animatu behar dituzte bezeroek ere”.