Eskola kontseilua hautatuko dute Tomas Garbizu musika eskolan
Tomas Garbizu Musika Eskolako Eskola Kontseiluko gurasoen eta ikasleen (hamasei urte baino gehiago dituztenenak) ordezkariak hautatzeko prozesua abian da. Horrela, hautagaiak aurkezteko epea herenegun ireki zuten eta 25era bitartean egongo da zabalik. ...
Tomas Garbizu Musika Eskolako Eskola Kontseiluko gurasoen eta ikasleen (hamasei urte baino gehiago dituztenenak) ordezkariak hautatzeko prozesua abian da.
Horrela, hautagaiak aurkezteko epea herenegun ireki zuten eta 25era bitartean egongo da zabalik. Abenduaren 7an jakinaraziko dituzte zeintzuk diren hautagaiak, eta 16an izango da bozketa.
Parte hartzeko deia
Tomas Garbizu Musika Eskolak jakinarazi duenez, “oso garrantzitsua” da hauteskunde prozesuan parte hartzea: “Eskola Kontseiluan musika eskolako komunitate osoa ordezkatua dagoenez, berea da funtzionamenduaren ardura”. Horregatik beragatik gonbidatu dituzte organo horretarako hautagaitzak aurkeztera.
Eskola Kontseiluan, gurasoen eta hamasei urtetik gorako ikasleen ordezkariez gain, honako hauek dute ordezkaritza: Kontseilu buruak, Lezoko alkateak, udalean ordezkaritza duen alderdi politiko bakoitzeko beste ordezkari bana, irakasleen zuzendaria eta musika eskolako zuzendaria bera.
Kontseiluaren funtzioa
Eskola Kontseiluak hainbat funtzio ditu. Horrela, hezkuntza proiektua, jarduera araudia eta urteko araudia bultzatu eta betearazten ditu. Gainera, kudeaketa ekonomikoa ere beregain hartzen du.
Eskolako jarduera eta ekintzetan ere hartzen du parte, eta beste ikastetxe eta erakundeekin harremanak bideratzen ditu.