Errenteria Musikaleko Ignacio Tardio irakaslea omenduko dute
Errenteria Musikali ere egin diote txokoa Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia zikloan, eta hain zuzen, gaur emango du kontzertua koruak Fatimako parrokian, 20:00etan. Kontzertuarekin batera, omenaldia ere izango da, eta Ignacio Tardio erretiratu berri den irakaslea izango da protagonista nagusia. Horrekin batera, musika eskolako irakasle bezala 25 urte bete dituzten honako langileak ere omenduko dituzte: Mari Mar Medina, Nerea Luzuriaga, Itziar Busselo eta Cele Barros. Horrez gain, bigarren eta hirugarren mailako ikasketak eta maila profesionala bukatu duten ikasleei diploma emango diete. Omenaldian eta diploma banaketan izango dira udaleko ordezkariak: Julen Mendoza alkatea eta Irune Balentziaga Errenteria Musikaleko presidentea. Emanaldi horretarako programa berezia prestatu dute. Errenteria Musikaleko orkestrak Francisco Herrero (biolina) eta Maider Zapirainekin (biolontxeloa) batera, Hayden eta Christian Bachen sinfoniak joko dituzte. Sergio Zapirain izango da zuzendaria. Ondoren, ikasleen bandaren txanda izango da, eta Dixie & swing eta Jurassic Park kantak joko dituzte; euskal dantzako ikasleek eta ikasleen bandak, berriz, Goizueta; eta berriro ikasleen bandak Forever ABBA gold eta Everybody needs somebody.
Errenteria Musikali ere egin diote txokoa Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia zikloan, eta hain zuzen, gaur emango du kontzertua koruak Fatimako parrokian, 20:00etan. Kontzertuarekin batera, omenaldia ere izango da, eta Ignacio Tardio erretiratu berri den irakaslea izango da protagonista nagusia. Horrekin batera, musika eskolako irakasle bezala 25 urte bete dituzten honako langileak ere omenduko dituzte: Mari Mar Medina, Nerea Luzuriaga, Itziar Busselo eta Cele Barros.
Horrez gain, bigarren eta hirugarren mailako ikasketak eta maila profesionala bukatu duten ikasleei diploma emango diete.
Omenaldian eta diploma banaketan izango dira udaleko ordezkariak: Julen Mendoza alkatea eta Irune Balentziaga Errenteria Musikaleko presidentea.
Emanaldi horretarako programa berezia prestatu dute. Errenteria Musikaleko orkestrak Francisco Herrero (biolina) eta Maider Zapirainekin (biolontxeloa) batera, Hayden eta Christian Bachen sinfoniak joko dituzte. Sergio Zapirain izango da zuzendaria.
Ondoren, ikasleen bandaren txanda izango da, eta Dixie & swing eta Jurassic Park kantak joko dituzte; euskal dantzako ikasleek eta ikasleen bandak, berriz, Goizueta; eta berriro ikasleen bandak Forever ABBA gold eta Everybody needs somebody.