Aireportuak bidaiariak galtzen jarraitzen du
Urrian, %19,9 bidaiari gutxiago izan ditu Hondarribiko aireportuak. Guztira, 21.753 erabiltzaile izan ditu aireportuak urrian, eta horrenbestez, %13,1ko jaitsiera pilatu du 2011 urtea hasiz geroztik. Iazko lehen hamar hilabeteetan baino 212.958 bidaiar...
Urrian, %19,9 bidaiari gutxiago izan ditu Hondarribiko aireportuak. Guztira, 21.753 erabiltzaile izan ditu aireportuak urrian, eta horrenbestez, %13,1ko jaitsiera pilatu du 2011 urtea hasiz geroztik. Iazko lehen hamar hilabeteetan baino 212.958 bidaiari gutxiago igaro dira Hondarribiko aireportutik aurten. Bestalde, merkantzien trafikoa, aitzitik, gora ari da. Izan ere, %77,5 gora egin du merkantzien trafikoak Hondarribiko aireportuan.

