80 urte eta gero, zaharren egoitza utziko dute mojek
Zaharren egoitzan eta herrian 80 urtez lanean aritu ondoren, Petra Lekuonan dagoen komunitate erlijiosoa erretiratu egingo da. Geratzen diren azken mojak (lau) abenduaren 10ean joango dira bertatik. Hala, abenduaren 3rako agur ekitaldiak antolatu dituz...
Zaharren egoitzan eta herrian 80 urtez lanean aritu ondoren, Petra Lekuonan dagoen komunitate erlijiosoa erretiratu egingo da. Geratzen diren azken mojak (lau) abenduaren 10ean joango dira bertatik. Hala, abenduaren 3rako agur ekitaldiak antolatu dituzte. Meza izango da 11:00etan Doneztebe parrokian, eta 12:00etan ekitaldi zibila egingo dute: omenaldia eta luntxa, horiek ere parrokian.