474.138 euro gehiago kostatuko dute Itsas Etxea handitzeko lanek
Itsas Etxea handitzeari eta leku erabilgarrien barne antolaketari dagokien obren aurrekontua gehitzeari buruzko poposamena onartu zuten astelehenean Hondarribiko Udalean egin zuten ez ohiko Udalbatzan. Landu zuten puntu bakarra izan zen, eta proposamen...
Itsas Etxea handitzeari eta leku erabilgarrien barne antolaketari dagokien obren aurrekontua gehitzeari buruzko poposamena onartu zuten astelehenean Hondarribiko Udalean egin zuten ez ohiko Udalbatzan. Landu zuten puntu bakarra izan zen, eta proposamena onartu egin zuten EAJko zortzi zinegotziren eta PPko bakarraren baiezkoarekin. Bilduko bost zinegotziek ezezkoa eman zuten, eta PSEko zegoen bakarra abstenitu egin zen. Udal gobernuak mahai gainean jarri zuen proposamenean, BEZaren igoera eta lanetarako materialen koste igoera dela eta, 474.138 euro gehiago eskatu dituzte Itsas Etxeko lanetarako.