Sportjam jaialdiak 5.000 euro banatuko ditu saritan
Sportjam skate jaialdiaren beste edizio bat antolatuko dute asteburuan Ficoba erakustazokan. Jaialdi honek publikoari zuzendutako hainbat ekintza eta skate profesionalen lehiaketak uztartzen ditu. Bi modalitateetan lehiatuko dira, street eta mini-rampean. Bakoitzeko irabazlearentzat 1.000 euroko saria egongo da (250 nesken mailan). Guztira, 5.000 euro banatuko dituzte sarietan. Larunbata, hilak 19 12:00etan, ateak irekitzea eta izenemateak. 14:00etan, mini-ramp sailkapenak. 16:00etan, street modalitateko sailkapena. 19:00etan, scooter freestyle mini-ramp erakustaldia. Igandea, hilak 20 12:00etan, ateak irekitzea eta beroketak. 13:00etan, s-k-a-t-e jokoa 15:30ean, mini-ramp modalitateko finalerdiak eta finalak. 17:00etan, street modalitateko finalerdiak eta finalak. 20:00etan, Jaialdiaren amaiera.
Sportjam skate jaialdiaren beste edizio bat antolatuko dute asteburuan Ficoba erakustazokan. Jaialdi honek publikoari zuzendutako hainbat ekintza eta skate profesionalen lehiaketak uztartzen ditu. Bi modalitateetan lehiatuko dira, street eta mini-rampean. Bakoitzeko irabazlearentzat 1.000 euroko saria egongo da (250 nesken mailan). Guztira, 5.000 euro banatuko dituzte sarietan.
Larunbata, hilak 19
- 12:00etan, ateak irekitzea eta izenemateak.
- 14:00etan, mini-ramp sailkapenak.
- 16:00etan, street modalitateko sailkapena.
- 19:00etan, scooter freestyle mini-ramp erakustaldia.
Igandea, hilak 20
- 12:00etan, ateak irekitzea eta beroketak.
- 13:00etan, s-k-a-t-e jokoa
- 15:30ean, mini-ramp modalitateko finalerdiak eta finalak.
- 17:00etan, street modalitateko finalerdiak eta finalak.
- 20:00etan, Jaialdiaren amaiera.


