Uholdeetan kaltetutakoek abenduaren 6ra bitartean dute diru laguntzak eskatzeko epea
Uholdeek herri-lur eta herri-bideetan kalte handiak eragin dituela eta horien balorazio ekonomiko zehatza jakiteko denbora beharko dela iragarri du udalak. Esan dutenez, Karrika, Iturriotz eta Ergoien dira gehien kaltetutako auzoak. Euriteek luizi asko eragin zituztela, eta garrantzitsuenak, Arritxulo eta Galtzata inguruan gertatutatakoak izan direla uste dute. Herri-bideetan ere kalteak eragin ditu urak, eta aste osoan zehar, udal langileak kalte hauek konpontzen, aztertzen eta kuantifikatzen aritu dira. kalte batzuk dagoeneko konponduta daude, baina beste batzuk konpondu ahal izateko azterketa eta obrak egin beharko dira. Udalak ez daki oraindik zenbatekoa den kalte hauen kostu ekonomikoa. balorazio ekonomiko zehatza datozen asteetan osatuko da. Segurtasun seinaleak errespetatzeko deia Arriskutsuak diren guneak identifikatu ditu udalak eta dagozkien seinaleak jarri ditu. Arditurriko bidegorria ere itxita dago Askostitik eta Olatxetik aurrera. Garbiketa lanak bukatu arte oraindik aste batzutan itxita egongo da bidegorri zati hori, udalaren aurreikuspenen arabera. Horregatik, herritarrei dauden arrisku-guneak ekiditeko eta seinaleak errespetatzeko eskatu die udalak, “guztion segurtasuna bermatzeko ezinbesteko neurri gisa”. Kaltetutakoek, abenduaren 6ra bitartean dute diru laguntzak eskatzeko epea Udalak uholdeek kalteak eragin dizkieten partikularrei deialdia luzatu die. Herritarrei euren aseguru-etxeei partea emateko esan diete, baina egin behar dutenaren gaineko informazioa emateko eta jarraitu behar dituzten pausoak zeintzuk diren azaltzeko, udaletxeko langile bat [...]
Uholdeek herri-lur eta herri-bideetan kalte handiak eragin dituela eta horien balorazio ekonomiko zehatza jakiteko denbora beharko dela iragarri du udalak. Esan dutenez, Karrika, Iturriotz eta Ergoien dira gehien kaltetutako auzoak. Euriteek luizi asko eragin zituztela, eta garrantzitsuenak, Arritxulo eta Galtzata inguruan gertatutatakoak izan direla uste dute. Herri-bideetan ere kalteak eragin ditu urak, eta aste osoan zehar, udal langileak kalte hauek konpontzen, aztertzen eta kuantifikatzen aritu dira. kalte batzuk dagoeneko konponduta daude, baina beste batzuk konpondu ahal izateko azterketa eta obrak egin beharko dira. Udalak ez daki oraindik zenbatekoa den kalte hauen kostu ekonomikoa. balorazio ekonomiko zehatza datozen asteetan osatuko da.
Segurtasun seinaleak errespetatzeko deia
Arriskutsuak diren guneak identifikatu ditu udalak eta dagozkien seinaleak jarri ditu. Arditurriko bidegorria ere itxita dago Askostitik eta Olatxetik aurrera. Garbiketa lanak bukatu arte oraindik aste batzutan itxita egongo da bidegorri zati hori, udalaren aurreikuspenen arabera.
Horregatik, herritarrei dauden arrisku-guneak ekiditeko eta seinaleak errespetatzeko eskatu die udalak, “guztion segurtasuna bermatzeko ezinbesteko neurri gisa”.
Kaltetutakoek, abenduaren 6ra bitartean dute diru laguntzak eskatzeko epea
Udalak uholdeek kalteak eragin dizkieten partikularrei deialdia luzatu die. Herritarrei euren aseguru-etxeei partea emateko esan diete, baina egin behar dutenaren gaineko informazioa emateko eta jarraitu behar dituzten pausoak zeintzuk diren azaltzeko, udaletxeko langile bat jarri du Udalak herritarren eskura.
Aseguruak bere gain hartzen ez dituzten kalteak dituztenek edo asegururik ez duten kaltetuek, abenduaren 6a arte izango dute Espainiako Estatuaren diru-laguntzak eskatzeko epea. Horiek udaletxera etor daitezke informazioa eta bete beharreko inprimakiak jasotzera.