Urtero legez, Magostoa antolatu du Fato Cultural Galego Elkarteak Pasaian. Galiziarren Gaztainerre jaiak sustrai sakonak ditu Trintxerpen eta gaztaina jatea ez ezik, beste hainbat jarduera lagunduta antolatu ohi dute festa laguntzeko. Hona egitaraua: O...
Hauteskunde kanpainak aurrera darrai, eta gaur eguerdian ekitaldi jendetsua egin dute Gamon Zumarditik abiatuta. Amaiurren helburua “zubiak eraikitzea” denez, sinbolikoki lotu dituzte Panier eta eta anbulatorio bitarteko lau zubiak. Giza k...
Santa Zezilia Eguna hilaren 22an ospatuko dute, baina Tomas Garbizu Musika Eskolakoak hasi dira euren ekitaldiak egiten. Gaur eguerdian kantu jira egin dute herriko kaleetatik zehar, musika eskolatik bertatik atera ondoren. Txistulariek, tronpetariek ...
Prestakuntzarako bi ikastaro eta enplegu bilatzeko lau tailer antolatu ditu Bidasoa Bizirik-ek datorren asterako. Etorkizuna duten Lanbideei buruzko El Espazioko bulegoaren bitartez antolatu ditu aipatu tailerrak, ondoren zehazten direnak: Lana eraginkortasunez bilatzea: gara ezazu zure lanbide ibilbidea. asteartean eta asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara. Lana eta prestakuntza bilatzea Interneten. Lanbide.net Asteazkenean, 15:45etatik 18:45etara. Interneten dauden lan-poltsak eta enplegua bilatzeko eskura zer baliabide dauden eskura ezagutzeko. Ez-hitzezko komunikazio egokia lan elkarrizketetan. Asteazken eta ostegunean, 15:45etatik 18:45etara. Elkarrizketako egoera bakoitzean egokienak diren ez-hitzezko tresna onenak erabiltzen eta horiek hitzezkoarekin sintonizatzen ikasteko. Tonua,bolumena,isiluneak… Lan elkarrizketa arrakastaz gainditzea. Ostegunean, 15:45 etatik 18.45etara. Izen-ematea El Espazio bulegoan egin behar da, Irungo Anaka kaleko 27. zenbakian edo 943 633 160 telefono zenbakira deituta. Informazio gehiago behar izanez gero, El Espazio bulegoaren www.elespazio.com Web Orrialdea bisitatu ahal da.
Uholdeek herri-lur eta herri-bideetan kalte handiak eragin dituela eta horien balorazio ekonomiko zehatza jakiteko denbora beharko dela iragarri du udalak. Esan dutenez, Karrika, Iturriotz eta Ergoien dira gehien kaltetutako auzoak. Euriteek luizi asko eragin zituztela, eta garrantzitsuenak, Arritxulo eta Galtzata inguruan gertatutatakoak izan direla uste dute. Herri-bideetan ere kalteak eragin ditu urak, eta aste osoan zehar, udal langileak kalte hauek konpontzen, aztertzen eta kuantifikatzen aritu dira. kalte batzuk dagoeneko konponduta daude, baina beste batzuk konpondu ahal izateko azterketa eta obrak egin beharko dira. Udalak ez daki oraindik zenbatekoa den kalte hauen kostu ekonomikoa. balorazio ekonomiko zehatza datozen asteetan osatuko da. Segurtasun seinaleak errespetatzeko deia Arriskutsuak diren guneak identifikatu ditu udalak eta dagozkien seinaleak jarri ditu. Arditurriko bidegorria ere itxita dago Askostitik eta Olatxetik aurrera. Garbiketa lanak bukatu arte oraindik aste batzutan itxita egongo da bidegorri zati hori, udalaren aurreikuspenen arabera. Horregatik, herritarrei dauden arrisku-guneak ekiditeko eta seinaleak errespetatzeko eskatu die udalak, “guztion segurtasuna bermatzeko ezinbesteko neurri gisa”. Kaltetutakoek, abenduaren 6ra bitartean dute diru laguntzak eskatzeko epea Udalak uholdeek kalteak eragin dizkieten partikularrei deialdia luzatu die. Herritarrei euren aseguru-etxeei partea emateko esan diete, baina egin behar dutenaren gaineko informazioa emateko eta jarraitu behar dituzten pausoak zeintzuk diren azaltzeko, udaletxeko langile bat [...]
Urrian %19’9 bidaiari gutxiago izan ditu Hondarribiko aireportuak. Guztira, 21.753 erabiltzaile izan ditu aireportuak lehengo hilean, eta honenbestez %13,1 jaitsiera pilatu du urtea hasiz geroztik. Iaz, denbora berean baino 212.958 bidaiari gut...
Lartaun Abesbatzak antolatuta, Irungo Betiko Ametsa Abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian, Fernando Etxepareren zuzendaritzapean. Abesbatza 65 abeslariz osatuta dago eta kanta sorta ederra prestatu du oiartzuarre...
Ikuskaren barruan dagoeneko klasikoak diren bi ziklo osatuko dute gaur film laburren egitaraua; Emea eta anitza eta Gau gausa, biak, lehiaketatik kanpo. 19:00etan hasiko da Emea eta anitza emanaldia, eta bost film labur ikustekoa aukera izango da, guztiak emakumearen gaia jorratzen dutenak. Barre egiteko filmak berriz, gauean emango dituzte, 22:00eta hasiko den emanaldi berezian. Hona filmen eskaintza: Emea eta Anitza emanaldiaren barruan: Nuestro Pan (Madril) ¿Te vas? (Madril) A los que gritan (Madril) Algo queda (Valencia) The well (Sevilla) Aurelia (Madril) Atracones (Sevilla) Gau guasa: Flatmates 3.0 (Bizkaia) Desastres (Bizkaia) Comemela (Cantabria) La bruxa (Madrid) Cukicolorinche (Madrid) 036 (Madril) Cloe (Madril) ¿A o B? (Madrid) Al quinto (Zaragoza) La familia de mi novia (Madril) Llama ya (Madril) Hazte amigo de las gordas (Madril)
Aiton Bordak irteera antolatu du datorren abenduaren 1erako. Lizarrara joango dira, eta izena emateko epea asteartean irekiko dute. Autobusa ohiko tokitik aterako da, 08:30ean, eta bertan nekazal produktuen azoka ikusiko dute, baita auzo monumentala er...