Magostoa antolatu du Fato Cultural Galegoak datorren asterako
Urtero legez, Magostoa antolatu du Fato Cultural Galego Elkarteak Pasaian. Galiziarren Gaztainerre jaiak sustrai sakonak ditu Trintxerpen eta gaztaina jatea ez ezik, beste hainbat jarduera lagunduta antolatu ohi dute festa laguntzeko. Hona egitaraua: O...
Urtero legez, Magostoa antolatu du Fato Cultural Galego Elkarteak Pasaian. Galiziarren Gaztainerre jaiak sustrai sakonak ditu Trintxerpen eta gaztaina jatea ez ezik, beste hainbat jarduera lagunduta antolatu ohi dute festa laguntzeko. Hona egitaraua:
Osteguna, hilak 17
19:00: Karmengo Amaren parrokian, meza, galizieraz
Ostirala, hilak 18:
19:00: O soberanismo galego na emigrazon hitzaldia, San Pedroko Udal Aretoan, Uxio Breogan Dieguezen eskutik.
Larunbata, hilak 19:
11:00:Tririkila txapelketa Donibaneko plazan, Bixi Bixi elkartearekin elkarlanean.
18:30: Gaztainerre, Trintxerpeko pilotalekuan
Igandea, hilak 20:
13:00: San Pedroko Torrean hildako arrantzaleei omenaldia.