Lizarrara bidaia egingo dute Aiton Bordakoek, abenduaren 1ean
Aiton Bordak irteera antolatu du datorren abenduaren 1erako. Lizarrara joango dira, eta izena emateko epea asteartean irekiko dute. Autobusa ohiko tokitik aterako da, 08:30ean, eta bertan nekazal produktuen azoka ikusiko dute, baita auzo monumentala er...
Aiton Bordak irteera antolatu du datorren abenduaren 1erako. Lizarrara joango dira, eta izena emateko epea asteartean irekiko dute.
Autobusa ohiko tokitik aterako da, 08:30ean, eta bertan nekazal produktuen azoka ikusiko dute, baita auzo monumentala ere. Horrez gain, karlismoaren museoa ere bisiatzeko aukera izango dute. Iratxe hoteleko jatetxean bazkalduko dute.
Izena eman nahi duenak Aiton Bordaren egoitzatik pasatu behar du, asteartetik ostiralera. 10:30etik 12:30era. Bidaiaren prezioa 33 eurokoa da.