Kantu jira, Santa Zezilia ospatzeko
Santa Zezilia Eguna hilaren 22an ospatuko dute, baina Tomas Garbizu Musika Eskolakoak hasi dira euren ekitaldiak egiten. Gaur eguerdian kantu jira egin dute herriko kaleetatik zehar, musika eskolatik bertatik atera ondoren. Txistulariek, tronpetariek ...
Santa Zezilia Eguna hilaren 22an ospatuko dute, baina Tomas Garbizu Musika Eskolakoak hasi dira euren ekitaldiak egiten. Gaur eguerdian kantu jira egin dute herriko kaleetatik zehar, musika eskolatik bertatik atera ondoren. Txistulariek, tronpetariek eta akordeoilariek osatu dute segizioa, baita ahotsaz lagundute duten herritarrek ere.
Beste bi ekitaldi antolatu dituzte. Ostegunean Musikalean egingo dute, 19:30etik aurrera. Sutargi abesbatza eta txistulariak izango dira bertan. Bestalde, datorren larunbatean, musika eskolako bandak kontzertua emango du Gezala Auditoriumean.