
Gaur eguerdian martxa egin dute Lezotik Errenteria-Oreretaraino, Yolanda Barcinari jaurtitako tartengatik atxilotutako Mugituko hiru ekintzaileei babesa emateko. Gainera, kanpo kaiaren eta Abiadura Handiko Trenaren kontra aldarria egiteko baliatu dute martxa, horren alde dauden ordezkari politikoei “tartakada” bat emango lieketela esanez.