Udalak bihar aurkeztuko ditu Haur eta Narabeen Eskubideen Egunaren harira antolatutakoak
Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna hilaren 20an da. Pasaiako Udalak bi egun lehenago ospatuko du eguna, eta bihar aurkeztuko du prestatu duten egitaraua. Haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko eta haien beharrei erantzuna emateko Udal P...
Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna hilaren 20an da. Pasaiako Udalak bi egun lehenago ospatuko du eguna, eta bihar aurkeztuko du prestatu duten egitaraua. Haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko eta haien beharrei erantzuna emateko Udal Plana martxan da Pasaian. Gizarte-sare sendoa osatu da, eta bertan parte hartzen ari dira, udalaz gain, udalerriko hezkuntza komunitateak eta haur eta gazteekin lan egiten duten hamarnaka gizarte eragileak.

