Langabeen elkarretaratzea, etzi, Donostian
Oarso Bidasoko eraikuntza sektoreko langabeek etzi Donostian egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete bi eskualdeetako langabeei, langileei, eta herritarrei oro har. Mobilizazioa 18:00etan izango da, Bulebarrean. Enpleguaren suntsipena, murrizketa sozialak, diru publikoa bankuei eman dietela eta osasun alorreko murrizketak salatuko dituzte langabeek Donostiako elkarretaratzean.Iruñean eta Bilbon ere gisa horretako elkarretaratzeak egingo dituzte.