Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herri kantuek ere tartea egingo diete Santa Zezilia zikloan

AMA Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia musika zikloak 29. urtea izango du aurtengoa, eta ekitaldi honetan lehen aldiz, herri kantuei egingo diete tartea. Horrenbestez, kantu jira edo mutxikoak ikusi eta entzuteko aukera izango da, etzitik hilaren 20ra. Horixe izango da beste berritasunetako bat: data. Aurten, astebete aurreratu dute zikloa. Mari Carmen Garmendia AMAko presidentearen arabera, aurtengo Santa Zezilia asteak “sekula izan duen parte hartze handiena edukiko du”. Partaideak mota askotakoak izango dira, “umeetatik hasi eta helduetara arte”. Eta musika ere askotarikoa izango da, «erakargarria, alaia, eta guztientzako egokia», Garmendiaren esanetan. Aurtengo egitarauetik ere Landarbaso Abesbatzaren parte hartzea nabarmendu dute antolatzaileek. Aurten hogei urte bete dituela eta, kontzertua emango du Fatimako elizan, hilaren 19an (larunbata). Garmendiak antolakuntzaren atzean egon direnei ere egin die keinua, eta “lan handia” egin dutela eta boluntario moduan aritu direla jakinarazi du. Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, bestalde, herritar guztiei egin die deia datorren astean zehar izango diren ekitaldietan parte hartzeko. Egitaraua Hilak 12, larunbata. Kantu jira, Errenteriako Udal Txistu Taldearekin, 12:00etan, udaletxeko arkupeetatik. Hilak 13, igandea. Mutxikoak, 12:00etan, Herriko plazan. Hilak 15, asteartea. Andra Mari Abesbatzaren harrobia: Musika Tailerra, Orereta Txiki eta Oinarri abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilak 16, asteazkena. Errenteria Musikaleko Orkestra eta ikasleen bandak kontzertua [...]

admin
Bidasoa
2011/11/10

AMA Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia musika zikloak 29. urtea izango du aurtengoa, eta ekitaldi honetan lehen aldiz, herri kantuei egingo diete tartea. Horrenbestez, kantu jira edo mutxikoak ikusi eta entzuteko aukera izango da, etzitik hilaren 20ra. Horixe izango da beste berritasunetako bat: data. Aurten, astebete aurreratu dute zikloa.

Mari Carmen Garmendia AMAko presidentearen arabera, aurtengo Santa Zezilia asteak “sekula izan duen parte hartze handiena edukiko du”. Partaideak mota askotakoak izango dira, “umeetatik hasi eta helduetara arte”. Eta musika ere askotarikoa izango da, «erakargarria, alaia, eta guztientzako egokia», Garmendiaren esanetan.

Aurtengo egitarauetik ere Landarbaso Abesbatzaren parte hartzea nabarmendu dute antolatzaileek. Aurten hogei urte bete dituela eta, kontzertua emango du Fatimako elizan, hilaren 19an (larunbata).

Garmendiak antolakuntzaren atzean egon direnei ere egin die keinua, eta “lan handia” egin dutela eta boluntario moduan aritu direla jakinarazi du.

Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, bestalde, herritar guztiei egin die deia datorren astean zehar izango diren ekitaldietan parte hartzeko.

Egitaraua
Hilak 12, larunbata. Kantu jira, Errenteriako Udal Txistu Taldearekin, 12:00etan, udaletxeko arkupeetatik.
Hilak 13, igandea. Mutxikoak, 12:00etan, Herriko plazan.
Hilak 15, asteartea. Andra Mari Abesbatzaren harrobia: Musika Tailerra, Orereta Txiki eta Oinarri abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan.
Hilak 16, asteazkena. Errenteria Musikaleko Orkestra eta ikasleen bandak kontzertua emango dute, 20:00etan, Fatimako elizan.
Hilak 18, ostirala. Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandaren kontzertua, 20:00etan, Fatimako elizan.
Hilak 19, larunbata. Landarbaso Abesbatzaren 20. urteurrenaren kontzertua, 20:00etan, Fatimako elizan.
Hilak 20, igandea. Errenteriako Udal Txistulari Taldearen diana, 10:00etan, Erdialdetik Amulleta Danborraren Kofradian bukatzeko; 12:00etan, Xenpelar Bertso Eskolako kideen bertso saioa udaletxeko arkupeetan; 12:30ean, txistu kontzertua udaletxeko arkupeetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.