ENBA sindikatuak bilera egingo du kaltetutako baserritarrekin
ENBA nekazarien sindikatuak bilera egingo du bihar arratsaldean, Donostiako Zabalegi Nekazaritza Eskolan (Oriamendi pasealekuan dago), joan den asteburuko uholdeek eragin zituzten kalteak aztertzeko asmoz. 15:00etan hasiko da bilera.
Sortutako egoera aztertuko dute, eta administrazioaren aurrean egin beharreko balizko eskabideak ere jorratuko dituzte.
Sindikatuak argazkiak eramateko eskatu die parte hartzaileei, informazio gehiago pilatzeko.