“Liftinga” iritzi dio EBk Ingurumen Txostenari
“Errealitateari erantzun nahia baino, marketin kanpaina” ikusten du Ezker Batuak (EB) Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak onartu berri duen Ingurumen Txostenean: “Berritutako txostenean, aurreko planari aurkeztutako alegazio...
“Errealitateari erantzun nahia baino, marketin kanpaina” ikusten du Ezker Batuak (EB) Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak onartu berri duen Ingurumen Txostenean: “Berritutako txostenean, aurreko planari aurkeztutako alegazioak erantzun ordez, liftinga baino ez dute egin”. EBren arabera, aurreko txostenak zituen akats berberak ditu onartu berri duten azterketak. Kanpo kaia ekonomikoki ez dela bideragarri berretsi dute, eta “zenbakien dantza” ikusten dute, bai aurrekontuan, baita aurreikusitako trafikoetan ere.
Horregatik guztiagatik, Ingurumen Txosten berriari ere alegazioak aurkeztuko dizkiotela iragarri dute EBko kideek.
Bertan alderatzen diren alternatiben gainean, EBk uste du, Portu Agintaritza oker jokatzen ari dela, “kanpo kaia alternatiba bakar gisa aurkeztu nahian, eta besteek zentzurik ez dutela esanez”.