Jon Martin eta Alaia Martin pasatu dira finalaurrekoetara
Bukatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak. Azkena herenegun jokatu zuten Azpeitian. Bertan parte hartu zuen Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak. Puntuetan bosgarrena izan zen, eta ez zuen finalaurrekoetara pasatzerik lortu. Ander...
Bukatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak. Azkena herenegun jokatu zuten Azpeitian. Bertan parte hartu zuen Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak. Puntuetan bosgarrena izan zen, eta ez zuen finalaurrekoetara pasatzerik lortu. Ander Lizarralde ere puntuen zain zegoen, urriaren 23an Villabonan lehiatu zenetik, baina horrek ere ez du lortu finalaurrekoetan egotea. Oarsoaldea eta Bidasoatik bi ordezkari izango dira Gpuntuko finalaurrekoetan, biak oiartzuarrak: Alaia Martin eta Jon Martin, anai-arrebak.
Bi asteko atsedenaldiaren ondoren, azaroaren 26an hasiko dira Gpuntuaren finalaurrekoak, Arrasaten.
Arrasaten eta Hernanin
Arrasaten lehiatuko da Alaia Martin hilaren 26an, 17:30ean, Uarkape pilotalekuan. Nor baino nor ariko da Beñat Gaztelumendirekin, Agin Rezolarekin, Felix Zubiarekin, Iban Urdangarinekin eta Iker Zubeldiarekin.
Jon Martinek, berriz, abenduaren 4ra arte itxaron beharko du finalaurrekoen fasean lehiatzeko. Hernaniko Galarretan ariko da, 17:30etik aurrera.

