Emi Lopetegik paisaiak eta bodegoiak erakutsiko ditu Euskadiko Kutxan
Emi Lopetegi margolari irundarrak erakusketa ireki zuen atzo Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan duen aretoan. Azken urteotako lanak hautatu ditu Lopetegik, besteak beste, paisaiak eta bodegoiak. Arratsaldean inauguratu zuten eta hilaren 20a arte bisitatu daiteke. Goizez aurkezpena egin zuten, Lopetegi bera eta Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierra bertan zirela. Emi Lopetegi margolari amateurra da, pintzelak eguneroko lanaren ondotik hartzen dituena. “Margotzea gustatzen zait eta ondo sentitzen naiz margotzen dudanean”, azaldu zuen atzoko arkezpenean. Formakuntza Irungo Pintura Akademian jaso du; Javier Sagarzazu artista hondarribiarra izan da bere maisua. Azken urteotako lanetako batzuk lehiaketetan hautatuak izan dira, esaterako, Zumarraga, Donibane Lohizune eta Adour Bidasoa lehiaketetan. Hain zuzen ere, Eli Lopetegiren lan bat ikus daiteke Amaia KZko Adour Bidasoako erakusketan. Kolore biziko lan figuratiboak Euskadiko Kutxarako prestatu dituen lanak azken bi urteetan egindakoak dira. Batez ere lan figuratiboak dira, Belen Sierra ordezkariak azaldu zuenez: «Bere margoa figuratiboa da: paisaiak, itsas gaiak, hiriak… Bere ingurua margotzea gustatzen zaio. Erakusketa honetan Donostiako koadro asko ikus daitezke, Donostiak bereziki erakartzen baitu». Lopetegik berdin berdin erabilzen ditu pintzela zein espatula, eta hainbat teknika baliatzen ditu nahi dituen emaitzak lortzeko: lausodurak, lixatzeak, etabar. Orohar, kolore biziak maite ditu, eta horiek lortzeko tonoen arteko kontrasteak eta dekoloratzeak erabiltzen ditu. [...]
Emi Lopetegi margolari irundarrak erakusketa ireki zuen atzo Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan duen aretoan. Azken urteotako lanak hautatu ditu Lopetegik, besteak beste, paisaiak eta bodegoiak. Arratsaldean inauguratu zuten eta hilaren 20a arte bisitatu daiteke. Goizez aurkezpena egin zuten, Lopetegi bera eta Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierra bertan zirela.
Emi Lopetegi margolari amateurra da, pintzelak eguneroko lanaren ondotik hartzen dituena. “Margotzea gustatzen zait eta ondo sentitzen naiz margotzen dudanean”, azaldu zuen atzoko arkezpenean.
Formakuntza Irungo Pintura Akademian jaso du; Javier Sagarzazu artista hondarribiarra izan da bere maisua. Azken urteotako lanetako batzuk lehiaketetan hautatuak izan dira, esaterako, Zumarraga, Donibane Lohizune eta Adour Bidasoa lehiaketetan. Hain zuzen ere, Eli Lopetegiren lan bat ikus daiteke Amaia KZko Adour Bidasoako erakusketan.
Kolore biziko lan figuratiboak
Euskadiko Kutxarako prestatu dituen lanak azken bi urteetan egindakoak dira. Batez ere lan figuratiboak dira, Belen Sierra ordezkariak azaldu zuenez: «Bere margoa figuratiboa da: paisaiak, itsas gaiak, hiriak… Bere ingurua margotzea gustatzen zaio. Erakusketa honetan Donostiako koadro asko ikus daitezke, Donostiak bereziki erakartzen baitu».
Lopetegik berdin berdin erabilzen ditu pintzela zein espatula, eta hainbat teknika baliatzen ditu nahi dituen emaitzak lortzeko: lausodurak, lixatzeak, etabar. Orohar, kolore biziak maite ditu, eta horiek lortzeko tonoen arteko kontrasteak eta dekoloratzeak erabiltzen ditu.
Emi Lopetegiren koadroak hilaren 20a arte eskegiko dituzte Euskadiko Kutxan, Colon pasealekuan, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara, eta larunbat eta igandeetan, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara.