Bidasoa Irunek larunbatekoa ahaztu eta Barakaldo mendean hartu nahi du
Bidasoa Irun taldeak galdu egin zuen larunbatean Cangas Morrazo taldearen aurka (21-26), Zilarrezko Ligako zortzigarren jardunaldiko partidan. Irundarrak atzetik joan ziren markagailuan ia hasieratik. Cangas Morrazo multzoko talde indartsuenetakoa da, ...
Bidasoa Irun taldeak galdu egin zuen larunbatean Cangas Morrazo taldearen aurka (21-26), Zilarrezko Ligako zortzigarren jardunaldiko partidan. Irundarrak atzetik joan ziren markagailuan ia hasieratik. Cangas Morrazo multzoko talde indartsuenetakoa da, eta larunbateko garaipenarekin bigarren postuan jarraitzen du, Asobal Ligara igotzeko faborito nagusi den Bartzelonaren atzetik; jokatutako zortzi partidak irabazi ditu Bartzelonak. Hurrengo jardunaldian Barakaldo mendean hartu nahi dute bidasoarrek, sailkapenean gora egiteko.
Larunbateko partidaren ostean sailkapeneko hamargarren tokian dira irundarrak, zazpi punturekin; 3 partida irabazi, bakarra berdindu, eta lau galdu dituzte. Heldu den larunbatean etxeak jokatuko du berriz Bidasoak, Barakaldoren aurka. Bizkaitarrak sailkapenean aurretik dira, puntu bat gehiagoz, eta badakite aurten Artalekun irabaztea zer den, urriaren 25ean Euskal Kopako finala irabazi baitzioten etxeko taldeari.