Aracaladanzak ‘Nubes’ lana taularatuko du larunbatean
Aracaladanza dantza konpainiak Nubes lana eskainiko du larunbatean Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan hasita. Nubes Rene Magritte artista belgikarraren bizitzan oinarritutako ikuskizuna da. Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte. Bere margolanetan ezinezko gauzak agertzen ziren: sagar erraldoia, gizonen euria, behatz eta hatzazkalak zituzten zapatak… eta lainoak, lainoak behin eta berriz ageri ziren bere lanetan. Magritteren mundu irudimentsu horretan oinarritzen da Aracaladanzaren Nubes lan hau. Dantza, musika eta gauzak elkartzen dituen ikuskizun ederra. Ametsetan bezala, irudimenak ez du mugarik ikuskizun honetan, lainoetan egotea bezala da! Dantza alorrean erreferentzia Enrique Cabrerak sortu zuen 1994. urtean Aracaladanza konpainia, eta ordutik dantza eta arte eszenikoen alorrean erreferentzia saihestezina bihurtu da konpainia honen lana. Heldu, gazte zein umeentzat egindako lanek arrakastaz bete dituzte mundu osoko antzokiak. Nubes ikusgarria Madrilen estreinatu zen 2009an, eta sariak bata bestearen atzean etorri dira: Dantza ikuskizun onenaren Feten saria 2010ean, ume ikuskizun onenaren Max saria 2011an, e.a. Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan.Ikuskizunaren egunean ere txarteldegia irekiko dute, saioa hasi baino ordubete lehenago. Sarrera orokorrak 6,60 euroko kostoa du.
Aracaladanza dantza konpainiak Nubes lana eskainiko du larunbatean Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan hasita. Nubes Rene Magritte artista belgikarraren bizitzan oinarritutako ikuskizuna da. Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte. Bere margolanetan ezinezko gauzak agertzen ziren: sagar erraldoia, gizonen euria, behatz eta hatzazkalak zituzten zapatak… eta lainoak, lainoak behin eta berriz ageri ziren bere lanetan. Magritteren mundu irudimentsu horretan oinarritzen da Aracaladanzaren Nubes lan hau. Dantza, musika eta gauzak elkartzen dituen ikuskizun ederra. Ametsetan bezala, irudimenak ez du mugarik ikuskizun honetan, lainoetan egotea bezala da!
Dantza alorrean erreferentzia
Enrique Cabrerak sortu zuen 1994. urtean Aracaladanza konpainia, eta ordutik dantza eta arte eszenikoen alorrean erreferentzia saihestezina bihurtu da konpainia honen lana. Heldu, gazte zein umeentzat egindako lanek arrakastaz bete dituzte mundu osoko antzokiak. Nubes ikusgarria Madrilen estreinatu zen 2009an, eta sariak bata bestearen atzean etorri dira: Dantza ikuskizun onenaren Feten saria 2010ean, ume ikuskizun onenaren Max saria 2011an, e.a.
Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan.Ikuskizunaren egunean ere txarteldegia irekiko dute, saioa hasi baino ordubete lehenago. Sarrera orokorrak 6,60 euroko kostoa du.