Amaiurrek ekitaldia egingo du ostegunean Niessenen
Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, Amaiurrek lan ildoak aurkeztuko ditu etzi, 19:00etan, Niessen aretoan. Oro har, nazioak “aldaketa politiko eta sozialaren prozesuan behin betiko bakea, aitorpena eta konponbide demokratikoen agertokia” e...
Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, Amaiurrek lan ildoak aurkeztuko ditu etzi, 19:00etan, Niessen aretoan. Oro har, nazioak “aldaketa politiko eta sozialaren prozesuan behin betiko bakea, aitorpena eta konponbide demokratikoen agertokia” eskatzen duela iritzi dio Amaiurrek, eta horrenbestez, “Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen defentsa irmoa” egingo duela.
Larunbatean bigarren ekitaldi bat egingo dute: Zubi ekimen erraldoia. 12:00etan elkartuko dira Zumardian. Egun horretan bertan, 17:00etan, ekitaldi nazionala izango da Anoetako belodromoan.
Etziko ekitaldiaren harira, 2-12 urteko haurrentzako haurtzaindegi zerbitzua izango dela jakinarazi dute koaliziotik. Zerbitzua erabiliko dutenei ekitaldia hasi baino lehen sarrerara gerturatzea eskatu diete, behin ekitaldia hasi eta gero, zerbitzua itxiko baitute.
Horrez gain, botoa postaz ematearen alde egiten dutenei jakinarazi diete hilaren 10a dela azken eguna. Horretarako, eskaera pertsonalki egin beharko da Correosen edozein bulegotan.